ERRUGBI INKLUSIBOA

Bertsoz girotutako bazkaria igandean, errugbi inklusiboaren alde

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 11a, 00:00

Errugbi inklusiboko jokalariak, pasa den urteko ekaineko txapelketan.

Igande honetan, errugbi inklusiboaren aldeko bertso bazkaria antolatu dute eta eguerdiko 14:00etan Astigarragako Ipintza sagardotegian izango du lekua.

Egun gutxi batzuk falta dira inauterietarako, eta motorrak berotzen hasteko asmotan,  Hernaniko errugbi elkartekoak, errugbi inklusibo­aren aldeko bazkari bat antolatu dute. Ez da edonolako bazkaria izango gainera, bertsoz girotatutakoa  izango da hain zuzen. Izan ere, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze izango dira kantuan.

Eguerdiko 14:00etan jarri du­te hitzordua, Astigarragako I­pi­n­tza sagarotegian bertan. Sarrerak 35 euro balio du.

Oraindik aukera dago izena emetako eta sarrerak lortu daitezke, bi modutara egin daiteke, emaila idatziz ipintza@ipintza.com helbide eletronikora edo telefono honetara deituz: 688 811 724.

 

Bertaratzeko deia

Hernani errugbi taldekoek, ber­­ta­­ratzeko deia luzatu dute, errugbi inklusiboaren aldeko baz­ka­rira animatuz, eta giro pare­gabeaz gozatzeko.

Beraz, bertso bazkarira animatu nahi duen orok, helbide elektronikora idatzi edo deitu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!