Bola

Leandro eta Ibon Miner eta Arrozpide finalera

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 11a, 00:00

Añorgan oso ongi aritu ziren osaba-ilobak eta bigarren geratu dira binakakoaren sailkapen fasean. Arrozpide eta Goenaga 3garren sartu dira finalera. 

Ereñotzuko Leandro eta Ibon Miner bikotea eta Miguel Arrozpide eta Antonio Goenaga altzatarrak osatzen duten bikoteak Binakako txapelketaren finalerako txartela lortu dute. Lehenengo faseko hirugarren eta azken tiraldian, Añorgan, Leandro eta Ibon osaba-ilobak ederki aritu ziren. 
Bigarren eta hirugarren geratu ziren eta bigarren postuan sailkatu dira binaka, B taldean, finalerako txartela lortuz 240 brilarekin. 
Miguel Arrozpide hernaniarra eta Antonio Goenaga altzatarra hirugarren sailkatu dira 237rekin eta hauek ere lortu dute datorren asteburuan Altzan jokatuko den finalera sailkatzea. Bi taldeetatik bosna bikote sailkatu dira finalerako.

Nesketan Martxeli Kanflanka eta Nagore Miner ereñotzuarrak ez dute sailkatzea lortu. Bi bikote dira sailkatu direnak finalerako multzo honetan; Bea Unzue-Aitziber Ugalde eta Naroa Arretxe-Ane Etxebeste. 

Binakakoa amaituta Lehendakari txapelketa

Binakakoa bukatu eta berehala ekingo diote bolariek, denboraldiko hurrengo txapelketari. Izan ere, igandean bertan daukate aurreneko tiraldia, Lehendakari Txapelketaren barruan. Seguran izango da estreinakoa, eta beste bost jardunaldi izango ditu: Zarautzen, Legazpin, Urnietan eta Aian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!