Saskibaloia

Mundarroko neskek sendo jarraitzen dute

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 11a, 00:00

Hernanik galdu egin zuen

48-58 lortu dute garaipena Bera Bera Grosen aurka eta bigarren jarraitzen dute Gipuzkoako bigarren mailan. 

Mundarroko neskak Gipuzkoako Lehenengo mailara itzuli nahi dute eta asteburuan horretarako pauso bat eman zuten. Bera Bera Gros 48-58 garaitu zuten eta emaitza horrekin sendo jarraitzen dute sailkapeneko bigarren postuan. Tecnum eta Bergara-Soraluzerekin berdinduta daude sailkapenean. 
Ez zuten zorte berdina izan mutilen taldeek. Lehenengo mailan bai Hernanik eta bai Mundarrok galdu egin zuten. Astigartarren porrota izan zen min haundiena egin zuena. Etxean jokatzen zuten Cafés Aitona Askatuak azken sailkatuaren aurka eta irabazi beharreko partidua 66-69 galdu zuten. Donostiarren denboraldiko bigarren garaipena izan zen.

Hernanik ere etxean galdu zuen Donosti Dolphins-en kontra. 73-79 amaitu zen partidua donostiarren alde. Azkenaurrenetik Hernani, bederatzigarren sailkatura arte bi punturen aldea bakarrik dago. Eta tartean Mundarro.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!