Literatura

Ipuin orduak eta solasaldiak, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 9a, 00:00

Haur eta helduei zuzendutako literatura saioak izango dira datorren astean, Hernani eta Astigarragako kultur etxeetan. Astigarragan, bihar, Liburu Txiki Kluba elkartuko da; Mestiza elkarteak antolatuta, haurtxo eta haien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko jakinmina piztea dauka helburu, eta biharko saioa 17:00etan egingo da, 0-5 urte arteko umeentzat. Helduren batekin lagunduta joan behar dute. Asteazkenean beste saio bat egingo da, baina 0-3 urte arteko umeei zuzenduta, eta 10:30etan. Bestalde, asteazkenean Irakurketa Kluba elkartuko da 19:30etan, Amaren heriotzak libreago egin ninduen liburuaz aritzeko. Hernanin, bestalde, asteartean ipuin kontaketa saioak emango ditu Pello Añorgak; 17:30etan 3-4 urtekoentzat eta 18:00etan 5-7 urtekoetnzat. Eta literatura solasaldi bana izango da astearte eta asteazkenean, 19:30etan: Basa eta Del color de la leche liburuak izango dituzte hizpide.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!