PELOTA

Lau partidu Hernanin bihar, pelotariek

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 8a, 00:00

Neska jubenilek jokatuko dute palaz, bihar goizean, Hernaniko kiroldegian.

Udaberri Txapelketako partiduak jokatuko dituzte, 10:30etan hasita: neska jubenilek palaz, eta mutil kadeteek eskuz.

Pelota jaialdia izango da bihar goizean, Hernaniko kiroldegian. Udaberri Txapelketako lau partidu jokatuko dituzte, 10:30etan hasita: neska jubenilek palaz, eta mutil kadeteek eskuz.

Arabaolaza eta Martin hernaniarrek jokatuko dute eskuz, eta Tolosako bikotearen kontra ariko dira. Txapelketaren ligaxka fasean daude oraindik, eta aurreneko garaipena bilatuko dute hernaniarrek, aurreneko bi partiduak galdu baitituzte.

Ondoren, palakoen txanda izango da. Eta aurreneko partiduan, elkarren kontra ariko dira Tolaretxipi, Barrenetxea eta Miner hernaniarrak, eta Zugasti eta Arraras astigartarrak; hiru eta bi garaipenekin daude bi taldeak, hurrenez hurren.

Beste bi partiduetan, berriz, Intxurre taldeko bi bikote izango dituzte aurrean, hernaniarrek. Hernandezek eta Garmendiak jokatuko dute aurrena, bigarren garaipenaren bila; eta Martinezek, Arrutik eta Alsuak gero, estreinako garaipena lortzen saiatzeko asmoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!