BOLA

Binakakoaren finalerako txartelaren bila Añorgan, bailarako bolariak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 8a, 00:00

Bihar izango dute tiraldia, goizeko 09:00etatik 11:00etara, eta arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara. Finala Altzan, gaur zortzi.

Binakako Txapelketaren lehian bete-betean daude sartuta, Hernaniko eta Ereñotzuko bolariak; eta bihar dute hirugarren eta azkeneko kanporaketa, finalera­ko txartela lortzeko. Añorgan izango da tiraldia, goizeko 09:00etatik 11:00etara, eta arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara.

Floridako eta Olaberriako tiraldiak jokatuta, ondo kokatuta daude, bailarako bi bikote. Izan ere, hirugarren postuan dago Miguel Arrozpide hernaniarra, Antonio Goenaga altzatarrarekin bikotea osatuta, 166 brilarekin; eta seigarren daude Leandro eta Ibon Miner osaba-iloba  ereñotzuarrak, 150 brilarekin.

Biharko tiraldiaren arabera, pasea lortuko dute, gaur zortzi, datorren larunbatean, Altzan jokatuko den finalerako. B multzoan daude bailarako bikote guztiak, eta finalean, A multzoko onenekin batera ariko dira.

 

Datorren igandetik aurrera, Lehendakari Txapelketa

Binakakoa bukatu eta berehala ekingo diote bolariek, denboraldiko hurrengo txapelketari. Izan ere, datorren igandean bertan daukate aurreneko tiraldia, Lehendakari Txapelketaren barruan. Seguran izango da estreinakoa, eta beste bost jardunaldi izango ditu: Zarautzen, Legazpin, Urnietan eta Aian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!