SASKIBALOIA

Zailtasun ezberdineko partiduak etxean, Hernanik eta Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 8a, 00:00

Etxean ariko dira Mundarroko mutilak, gaur arratsaldean.

Donosti Dolphins indartsua hartuko du Hernanik, eta Askatuak azkenekoa Mundarrok, mutilen Gipuzkoako 1go mailan.

Etxean jokatuko dute asteburu honetan, Hernanik eta Mundarrok, mutilen Gipuzkoako 1go mailan; eta aldiz, kanpoan ariko da Mundarro, nesken Gipuzkoako bigarren mailan.

Zailtasun ezberdineko partiduak izango dituzte, mutilen taldeek. Hernanik, Donosti Dol­phins indartsua hartuko du kiroldegian, gaur arratsaldeko 18:00etan hasita. Sailkapeneko laugarrena da talde donostiarra, 16 partidutik 12 irabazita, eta ez dute lan erraza izango hernaniarrek, denboraldiko zazpigarren garaipena lortzeko.

Mundarrok, berriz, azkeneko sailkatua hartuko du kiroldegian, 18:00etan. Askatuak taldearen kontra jokatuko du, sei­garren garaipena lortu eta azkeneko postuetatik ihes egiteko asmoz.

 

Mundarroko neskak bihar, Donostiako Paco Yoldin

Gaur ez, bihar jokatuko dute Mundarroko neskek, Gipuzkoako bigarren mailakoa. Bera Bera Gros taldearen kantxan ariko dira, Donostiako Paco Yoldin, eguerdiko 12:00etan hasita.

Bigarren postuari eutsi nahi diote astigartarrek, baina ho­rre­tarako, kontrario arriskutsua menderatu beharko dute. Zor­tzigarren dago Bera Bera, 12 partidutik sei irabazita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!