bertso ekimena

Bardoak bertso ekimenaren finalaurrekoak, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 8a, 00:00
96 parte hartzaile izango dira Bardoak ekimenean.

Urtarrila amaieran eman zitzaion hasiera Bardoak ekimenari, eta finalaurrekoak Goizuetan izango dira.

Bardoak, Nafarroako taldeko bertso ekimenak, bosgarren edizioari ekin dio aurten ere. Urtarrilaren 31n eman zitzaion hasiera eta martxoaren 28an amaituko da, martxoaren 14ean izango dira finalaurreko bi saio, Goizuetan.

Guztira 20 izanen dira, eta finala Lizarran eginen da, lehiaz gain, Nafarroako bertsolaritzaren eta euskal kulturaren festa handia ospatuko da.

96 parte hartzaile izanen dira aurten, lau multzotan lehiatuko dute hamairu taldetan banatuta, hala nola, bertsolariak, gai-jartzaileak, sukaldariak... Hauez gain, Bardoak ekimena osatuko dute; helduek, gazteek, herri ezberdinetakoek, beteranoek, hasi berriek, eta beste hainbat gehiagok.

Bertsolaritza, irakaskuntzan
Antolatzaileek adierazi dute, Bertso Eskolekin batera, ezinbertzekoa dela Nafarroako Bertsozale Elkarteak, Nafarroako Gobernu Hezkuntza Departamentuarekin eta tokian tokiko udal eta mankomunitateekin elkarlanean, ikastetxeetan egiten duten lana. Bardoak ekimenaren finalaurrekoetako bi saio Goizuetan eginen dira, aurrerago zehaztuko da informazio gehiago. Hala ere, bertaratzeko deia luzatu dute. «Bardoak egitasmoaz gozatzeko aukera paragea dago Goizuetan ere».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!