pilota txapelketa

Mendialdeko herrien pilota indartzeko, txapelketa martxan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 8a, 00:00

Aste honetan eman zaio hasiera Mendialdeko Binakako lehen pilota txapelketari. Lau kirol elkartek hartzen dute parte bertan.

Mendialdeko kirol elkarteen arteko pelota txapelketa sortu berri dute, lau elkartez osatutako txapelketa izango da, hala nola; Araxes, Aurrera, Umore Ona eta Larraun. Aurreko astean jokatu ziren lehenengoz, Mendialdeko Binakako lehen pelota txapelketako partiduak, eta aurrenekoa Goizuetan izan zen. Txapelketak, hilabete bat irAungo du, martxoaren 7a izango baita azken partidua.

Mendialdeko binakako txapelketa honetan, Mendialdeko mankomunitateko herrien pilota «bultzatu eta indartu» nahi da. Elkarteen arteko harremana ere indartu nahi dutela adierazi dute antolatzaileek, herri hauek izanik; Arano, Goizueta, Leitzaldea, Larraun aldea eta Araitz Betelu.

Asteazkenean eman zitzaion hasiera txapelketari, Kimuen eta kadeteen norgehiagokoarekin. Kimuetan, A Zubillaga eta G Zabaletak, 18-14 garaitu zituzten O. Alkorta eta E. Oreja. Eta H. Sagastibeltza eta J. Olaizolak galdu egin zuten, 8-18, A. Ugartaremendia eta Apezetxearen aurka.

Kadeteetan, A. Arraras eta JM. Agirrek jokatu zuten E. Mateorena eta E. Elizegiren aurka, eta 9-22 amaitu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!