Koopfabrika

Ikastaroak martxan KoopFabrikan, ekintzaileek

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 4a, 00:00

Atzoko aurkezpenarekin eman zitzaien hasiera formazio saioei.

Atzoko aurkezpenarekin  hasi eta bi hilabetez, ekintzailetza soziala eta ekonomia sozial eraldatzailean formazioa jasoko dute 20 proiektutako 35 bat kidek. Izena eman daiteke oraindik.

Iturola eraikinean, Hernaniko Gabriel Zelaian dago kokatua KoopFabrika, eta ekintzailetza sozialean eta ekonomia sozial eraldatzailean formazioa ematea dauka, besteak beste, helburu. Beterri-Buruntzako Udalen laguntzaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioari esker, berriro ere formazio saioak antolatu dira, eta atzo aurkeztu zituzten.

Bertan izan ziren Xabier Lertxundi, Hernaniko alkatea; Arianne Kareaga, KoopFabrikako koordinatzailea; Nerea Yurrebaso, Beterri-Buruntza udaletako kidea; eta Idoia Telleria ekintzailea. Lertxundik azaldu zuen «ohore bat» dela «ekimen sozial eta kooperatiboen hazitegia den Iturola KoopFabrika proiektuaren egoitzetako bat izatea». Yurrebasok, bestalde, gogorarazi zuen 2014an egindako aurreneko edizio hartatik hona, «30 proiektu inguruk laguntza jaso eta 50 bat lanpostu sortu» direla.

Izen-ematea, irekita
Atzoko aurkezpenarekin hasiera eman zitzaien formazio saioei, eta dagoeneko, 20 proiektutako 35 bat kidek eman dute izena. Ekonomia Soziala eta Kooperatibismoa izan zituzten hizpide.

Baina oraindik ere bada aukera datozen saioetan izena emateko. Horretarako, www.koopfabrika.eus webgunera jo behar da. Hurrengo saioak ostegunean hasi eta martxora arte luzatuko dira. Irteerak eta martxoaren 25 eta 26ko azken aurkezpen saioak kenduta, saioak 15:00etatik 19:00etara egingo dira Iturolan.   

IKASTAROAK
OTSAILAK 6
Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta Tokiko Garapena. Hizlariak: Imanol Esnaola eta Beñat Irasuegi.
OTSAILAK 10
Bideragarritasuna eta bizigarritasuna ekimen ekonomiko kolektiboetan. Hizlaria: Leire Udabe.
OTSAILAK 13
Lan arloko kudeaketa eta kudeaketa ekonomiko finantzarioa. Hizlaria: Irune Cano eta Nora Garzia.
OTSAILAK 21
Saretze bisita: Elikadura balio katea. Proposamen integral eta kooperatiboa agroekologiatik.
OTSAILAK 27
Komunikazio estrategiak. Hizlaria: Gorka Julio eta Mikel Olaiz.
MARTXOAK 2
Balantze sozialak eta adierazle sistema. Hizlariak: Mirene Begiristain eta Beñat Irasuegi.
MARTXOAK 5
Taldeen kudeaketa eta parte hartzea Hizlariak: Joxemi Zumalabe Fundazioko kideak.
MARTXOAK 9
Ekintzaileta soziala genero eta jatorri aniztasunetik. Hizlariak: Pertsonen Arretarako Herri Plata­formako eta Hiruki Larroxako kideak.
MARTXOAK 12
Bateratze saioa eta itxiera. Hizlariak: Mirene Begiristain eta Beñat Irasuegi.
Saio guztiak iturolan, 15:00-19:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!