Bola

Arrozpide eta Goenaga, hirugarren

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 4a, 00:00

Olaberrian jokatu zen asteburuan Gipuzkoako Binakako Txapelketaren bigarren jardunaldia. Hirugarren postuan jarraitzen dute Miel Arrozpide herna­niarrak eta Anto­nio Goenaga altzatarrak osatzen duten bikoteak. Bien artean 166 brila dauzkate batuak. Bigarren sailkatuek ere 166 dituzte. Ceferino eta Imanol Aguirre zerbait urrutiago daude 172 brilarekin lehenengo postuan. Leandro eta Ibon Miner osaba-iloba ere­­ñotzuarrak ere lehiatzen ari dira eta seigarren daude kokatuak 150 brilarekin. Bi postu galdu dituzte jardunaldi honetan. Nesketan Martxeli Kanflanka eta Nagore Miner ereñotzuarra laugarren daude sailkatuak eta lehendabizikoak dira sailkapenean Aitziber Ugalde eta Bea Unzue.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!