MENDI LASTERKETAK

Hodei Lujanbio goizuetarra bigarren, Negu Trailen

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 4a, 00:00

Hodei Lujanbio, igandean Negu Trailen, jaitsieretako batean. Argazkia: Ekiphos

Podiumera igo zen, Berastegiko proban. Koro Astiz hernaniarra, berriz, laugarren izan zen emakumezkoetan. 

Aurreko denboraldiaren bidetik hasi du berria ere, mendi las­ter­ketetan, Hodei Lujanbio goizue­tarrak.­ Berastegiko Negu Trail proban aritu zen igandean, eta bigarren sailkatu zen, maila haun­diko korrikalari ugari ber­tan zirela. Iñaki Olano altzota­rra (1:24:05) soilik izan zuen aurretik Lujanbiok (1:26:03), eta urruti utzi zituen atzekoak, gainera. Aitor Regillaga tolosarra izan zen hirugarren (1:28:31).

«Oso sentsazio onak» izan zituela nabarmendu, eta «espe­ro gabeko emaitza» lortu zuela onartu zuen goizuetarrak.

Hasieratik egin zuen ihes Olanok, eta minutu bateko aldea zeukan, lasterketa erdi parera­ko. Puntu horretara, ordea, Re­gi­llagarekin batera iritsi zen Lu­janbio, eta hortik aurrera utzi zuen atzean, Ipuliño azkene­ko tontorrera igotzen eta hel­mugara jaisten.

Eta podiumera igotzetik oso gertu izan zen Koro Astiz her­naniarra ere: laugarren izan zen emakumezkoetan (1:57:37). Aurretik izan zituen Andrea Ga­ray gasteiztarra (1:45:35), La­ia­ne Arrospide tolosarra (1:53:35) eta Oihana Zubillaga anoetarra (1:53:54).

Urumea bailarako korri­ka­lari gehiago ere izan ziren ber­tan. Xabier Barandiaran izan zen astigartar bakarra, 143ga­­rren pos­tuan (2:00:23); eta beste be­de­ratzi hernaniarrek hartu zuten parte: Xabat Pagola  34ga­rren (1:43:26), Isma­el Mateo 53ga­rren (1:46:32), Aitor Urruzola 61ga­rren (1:47:36), Jon Ander Ola­zabal 95garren (1:53:33), Julen Zulaika 101garren (1:54:27), Xa­­bi­er Lekuona  106ga­rren (1:55:25), Mikel Ruiz de Ga­la­rreta 216ga­rren (2:14:43), Iker Zu­rutuza 234ga­­rren (2:26:26) eta Jon Erdo­zia 240garren (2:27:12). 264 korri­kalarik bukatu zuten proba.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!