Saskibaloia

Luzapenean garaipen haundia, Mundarroko nesken taldeak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 4a, 00:00

Mundarroko joko zabaltzailea, saskira bidean, Easoko bi kontrarioren aurrean.

53-52 menderatu zuen Easo kontrario zuzena, eta bigarren jarri da sailkapenean. Mutiletan, galdu egin zuten Hernanik eta Mundarrok.

Ezin ikusgarriagoa izan zen, larunbatean, Mundarroko nes­ken taldeak etxean jokatu zuen partidua. Eta ezin bukaera ho­bea izan zuen, gainera: 53-52 nagusitu ziren astigartarrak, luzapenean, Easo kontrario zu­zenaren aurrean.

Horrela, atzean utzi dute talde donostiarra, garaipen ber­berekin zegoena; eta bigarren jarri dira, Goierriren atzetik.

Moteletik hasi zuten parti­dua, puntu gutxirekin; eta 9-5 aurreratu bazen Mundarro au­rre­neko laurdenean, 16-16 ber­din­duta iritsi ziren atsedenera. Hortik aurrera, baina, nabar­men gehiago asmatu zuten bi taldeek. 32-30 aurretik bukatu zuten hirugarren laurdena, eta bi puntuko alde hori berdindu zuten donostiarrek, azkeneko laurdenean (44-44). Luzapenean erabakiko zen dena, eta partidu osoko parekotasuna izan zen protagonista berriro, baina azkeneko unean, astigartarrek asmatu zuten gehien, garaipen haundia eskuratzeko.

Mutilen talde nagusiek, galdu
Kanpoan jokatu zuten, aldiz, mutilen bi talde nagusiek; biek ere, Donostian: Bosteko Irauliren kantxan Mundarrok, eta Inter­­nacional taldearen kan­­txan Her­­­­­na­­nik. Eta biek jaso zuten po­­rrota, bi talde indartsuren kontra.

Oso partidu zaila zeukaten astigartarrek, liderraren aurre­an; eta galduta ere (67-54), lana eman zioten. Primeran ekin zioten partiduari, eta 9-14 aurre­ratu ziren, aurreneko laur­­de­nean. Baina hurrengo bietan, aurrea hartu eta tartea egin zuten donostiarrek: 32-26 atse­de­nean, eta 47-34 azkeneko laur­denaren faltan.

Berdintsu joan zen partidua hernaniarrentzat, Internacional seigarrenaren kontra. 6-10 hasi ziren irabazten, eta baita aurre­tik iritsi ere, atsedenaldira (17-22). Baina hortik aurrera, bere maila onena eman zuten donos­tiarrek, hirugarren laur­de­nean buelta emanda (40-31).  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!