Futbola

Hernani, gero eta sendoago, 4-1 nagusitu zaio Mutrikuri

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 4a, 00:00

Hernanik Mutriku gainditu zuen Zubipen.

Laugarren garaipena lortu du jarraian eta hirugarren postuan sendotu da, bigarren postutik bi puntura eta lehendabiziko postutik bost puntura.

Hernanik bolada onarekin jarraitzen du eta pasa den larunbatean erraz nagusitu zitzaion Mutrikuri 4 eta 1. Mutrikuarrak seigarren postuan daude sailkapenean, baina hernaniarrek partidu benetan ona egin zuten laugarren garaipena jarraian lortuz. Emaitza onekin hirugarren postuan sendotu da taldea sailkapenean eta Anaitasunak bi puntura jarraitzen du bigarren eta orain Eibar Urko liderra bost puntura dago, asteburuan galdu eta gero. Erregional maila estutzen ari da.

Preferentean Mundarrok garaipen garrantzitsua lortu zuen Zarkumendegin Urnietaren kontra, 2-0. Hirugarren garaipena da jarraian lortu dutena astigartarrek eta zazpigarren postuan indartu dira. Hernanik berriz 0-0 berdindu zuen Hondarribia azken sailkatuaren kontra Hondartzan. Hernaniarrak 11garren daude sailkapenean, ez bero eta ez hotz. 

Nesketan Hernanik garaipen ona lortu zuen, Zubipen, Oiartzun aurkari zuzen baten aurka 3 eta 2. Sailkapenean Hernanik aurrea hartu die oiartzuarrei eta orain hamargarren daude Euskal Ligako sailkapenean. 

Jubenil nazionalean Hernanik galdu egin zuen Santutxuren kontra 2-3. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!