Enpresa

KoopFabrikaren aurkezpena eta hasiera gaur, Hernaniko Iturolan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 3a, 00:00

Ekintzailetza sozialean formatzeko programa martxoa amaierara arte luzatuko da. 

KoopFabrika-k, Beterri Buruntzako udalen laguntzaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioari esker, ekintzailetza sozialean formatzeko programa antolatu du berriz Hernaniko Iturola elkarlan sorgunean. 
Gaur 16:00etan aurkeztuko dute programa, Hernaniko alkatearekin eta Beterri Buruntzako udaletako lehendakariarekin batera.
Otsailean hasi eta martxoa amaierara arte luzatuko den programaren bidez, proiektu ugarik izango dute ekintzailetza sozialean eta Ekonomia Sozial Eraldatzailean trebatzeko aukera. Proiektuek ikuspegi praktikoa eta teorikoa lantzeko aukera izango dute eta formazioa amaitu ostean bidelagun batekin jarraituko dute hasitako bidea.

16:00etan aurkeztuko dute
Programaren xehetasunak 16:00etan aurkeztuko dituzte eta parte hartuko dute bertan: Arianne Kareagak (Lanki Ikertegiko ikerlaria eta KoopFabrikako koordinatzailea), Xabier Lertxundi Asteasuinzarrak (Hernaniko Alkatea) eta Maria Jesus Izagirre Iturzaeta (Beterri Buruntza Udaletako Lehendakaria).  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!