Saskibaloia

Etxeko babes bila neskak, aurkari zuzena jasotzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 1a, 00:00

Mundarrok Easo hartuko du etxean gaur, 16:00etan. Puntuetan berdinduta daude. Astigartarrak laugarren dijoaz.

Gorengo taldeei dagokienez, etxean jokatuko duen bakarra Mundarroko seniorretako neskena izango da. Mutilek Paco Yoldin jokatuko dute gaur, 20:00etan, Bosteko Irauliren kontra, eta hernaniarrek, Monseko kiroldegian, 16:00etan, CD Internacionalen kontra.

Aurreneko postuari begira, neskak
Mundarroko neskek etxean jokatuko dute, 16:00etan hasita, eta Easo izango dute aurkari.

Donostiarrak astigartarrekin berdinduta daude, 19 punturekin, baina postu bat beherago; bosgarren. Aurretik Bergara daukate, puntuetan berdinduta, eta Goierri eta Tecnun dira aurreneko biak, 21 eta 20 punturekin. Gauzak horrela, Mundarro goiko postuetara begira ari da jokatzen dagoeneko, aukerak bai baititu. Gaurkoan, hala ere, partidu berdindua eta gogorra espero da. Bi taldeak garaipenak lortzetik iritsiko dira, eta irabazten segitzeko grinarekin.

Mutilek, zaila
Egoera bestelakoa da, mutilen kasuan. Mundarro 10garren dijoa, eta liderraren kontra aritu beharko du gaur, 10 jardunalditan segidan irabazitakoa.

Hernaniarrek, bestalde, partidu parekatua espero dute CD Internacionalekin.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!