Futbola

Etxeko babesean gaur, gorengo hiru taldeak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 1a, 00:00

Neskek Oiartzun hartuko dute etxean, zuzeneko aurkaria.

Hernaniko Euskal Ligak 18:30etan jokatuko du, eta Ohorezko Erregionalak 16:30etan. Mundarrok, 15:30etan.

Asteburuko partiduei gaur emango diete hasiera CD Hernani eta Mundarroko futbolariek, eta bi elkarteetako gorengo taldeek gaur jokatuko dute; etxean, gainera.­ 

Jokatzen aurrenekoa Mundarroko Preferenteetako mutilen taldea izango da, 15:30etan Zarkumendegin ariko baita. Urnieta izango du aurkari. Itxuraz, irabazteko moduko norgehiagoka, azkenaurrena izateaz gain, porrotetik baitator aurkaria, eta bi segidan irabaztetik, Mundarro.

CD Hernaniko mutilen ohorezko mailako taldea ere ederki ari da lanean. Azken hiru partiduak irabazita, hirugarren dijoa, eta 7 puntuko aldea ateratzen dio gaurko aurkariari; Mutrikuri.

Euskal Ligako neskak, bestalde, bolada kaxkar batetik datoz, baina aukera bikaina daukate gaur, zuzeneko aukariari, postu bat gainetik dagoen Oiartzuni irabazi eta puntuak biltzeko.    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!