JEXUX EIZAGIRRE PORTILLO

«Dobera da gazteentzako bandera bat, erronka bat, euskera delako errebeldia bandera»

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 1a, 00:00
Lau urte egin ditu Doberako lehendakari, Jexux Eizagirre Portillok.

Lau urte eginda, Dobera Euskara Elkarteko lehendakari izateari utziko dio Jexux Eizagirre Portillok. «Bizi guztirako postuen kutsua kaltegarria da!». Proposamenak aurkeztu daitezke Doberan.

Udaberrian egingo den Doberako urteko batzarrean aldatuko da egun­go zuzendaritza taldea. Izan ere, Jexux Eizagirre Por­ti­llo lehendakariak ez du pos­tu­an segiko, eta berarekin ba­te­ra utziko dute kargua beste ba­tzu­ek. Zuzendaritzako kide izateko pro­posamenak egin daitezke Do­be­ran edo dobera@dobera.eus hel­bi­dean. Eizagirrek badauka ide­ia, nondik jo lezakeen hai­ze­ak.

 

Lau urte egin dituzu Doberako lehendakari. Nolatan animatu zinen pausoa ematera?

Ez nuen nire burua aurkeztu. Lehenago ere izana naiz zuzendaritzan, hain zuzen, Kronika sortu zeneko urte haietan. Alde horretatik baneukan esperientzia. Baina proposatu egin zidaten; Eñautek (Agirre) esan zidan. Berarekin ondo moldatzen nintzenez, batera sartu ginen.

 

Zein erronkari aurre egiteko ideiarekin hasi zineten?

Ideiak berehala etorri ziren. Eñau­tek bazeukan buruan Bur­bu­nak eta Etsayak, eta nik, Ipuin Fak­toria. Ipuinetan (mundu guz­tikoak antzekoak dira), ba­da­go mezu unibertsal bat, eta be­raz, buruan neukan euskera era­biltzekoa beste kulturekiko zu­bi gisa. Horiek izan ziren le­he­nen­go bi proiektuak. Gero bes­te batzuk sortuz joan ziren; esa­te baterako, Bota Bertsoa. Eta lehendik zeuden proiektuei ere jarraipena eman nahi ge­ni­en, noski; udalekuak... Eta Kro­ni­kari, noski. Kronika zen eta da proiekturik ga­rran­tzi­tsu­e­ne­tarikoa. Kronikarekiko har­tu genuen erabakia izan zen ka­ze­taritza independientearen alde egitea, eta horretarako, nik bateren bati ikasi nion onena zela kazetaria bakean uztea bere lanean. Uste dut erabaki ona izan zela. Hori da kazetaritza independientearen baldintza.

 

Nahikoa lan eginda bukatu duzu, orduan.

Ez dut bukatu erreta edo ne­ka­tu­ta edo estresatuta. Fres­ko nago. Baina ikusten dut lau urte baino gehiago kal­te­ga­rria dela. Bizi guztirako pos­tu­en kutsu hori hartzea kal­te­ga­rria da norberarentzat, era­kun­de­a­ren­tzat eta denentzat. Eta uste dut hau tokatzen zaiela gazteei. Iku­si dudana urte hauetan izan da euskera, batetik, dela eus­kaldunon nortasunaren es­tan­dartea. Baina, aldi berean, eus­kera da faxismoaren ban­de­re­tako bat. Hori ikusten da gaur egun VOXekin eta Nafarroan, eta Nafarroa guretzat ez da arro­tza, Kronika Nafarroan ere zabaltzen baita. Bertan ger­ta­tzen dena euskeraren kon­tra ez da gauza bat guri ez da­go­ki­gu­na. Gainera, ikusi izan du­gu Kronika bera Gasteizko Par­la­mentura eraman zuela PPk, diru-laguntzak kentzeko. Ai­tza­kia jartzen zen urtero es­ke­la bat, baina asmoa zen eus­ke­rari, Kronika baita he­men inguruan euskeraren erre­fe­rente bat, zuzen-zuzenean jo­tzea. Horregatik uste dut hau de­la gazteentzako bandera bat, erronka bat, euskera de­la­ko errebeldia bandera. Gaz­te­ak dira eguzkia goizeko 08:00etan bezala; egun guztia du­­te beraientzako, batetik, eta bestetik, ez dauzkate guk dauz­kagun zauri, labankada, iku­si­e­zin eta motxilak. Horregatik us­te dut hau dela gazteentzako erakunde aproposa.

«Kronika da egunero-egunero xirimiria bezala bustitzen dijoan proiektua»

 

Izango di­tuz­te proiektu berriak. Gainera, ez nago konforme esaten de­ne­an gazteak insolidarioak direla. Be­raz, uste dut Doberaren bandera ere gazteek hartu behar dutela.

 

Kronikak ere badauzka erronkak, hortaz!

Doberak daukan proiektu ga­rran­tzi­tsuenetakoa da. Orain lauz­pa­bost urte entzun nion Al­dun­diko euskera teknikari bati ari zirela alderatzen herrietako da­tu­ak eta euskeraren inguruko no­la­baiteko hobekuntzak, eta Her­nani zela bere tipologiako  he­rrien artean emaitza onenak zeuz­kanak; hobera gehien egin zuenetako bat. Eta esaten zu­ten hori zela Kronikari esker, Kro­ni­ka zelako egunero-egunero xi­ri­miria bezala bustitzen di­jo­an produktu bat. Hor dago, Errit­moa, kazetariaren batuta li­bu­rua ere; horko teorizazio guz­ti­aren oinarria Kronikan dago. Gero sortu da Euskara Ari Du mugimendua ere, Hernanin, eta izango du bere eragina.

 

Zuzendaritza utzita, guztiz utziko duzu Dobera?

Proiektu batzuk, martxan jarri ditugunak edo jarri nahi ditugunak, ez ditugu utziko, inplikatuta gaudelako. Esate baterako, nobela grafikorako finantziazioa lortzen jarraituko dut. Baita ere, segiko dut Ereñotzuko aurreko udalak babestutako proiektuarekin, Jon Zabaletaren komiki bat hitanoan ateratzekoarekin. Eta Ipuin Faktoriatik, ipuinak kontatzeko deituz gero, prest nengoke. Oso esperientzia aberasgarria izan da Saharako ipuina Chejekin kontatzea, hark arabieraz eta nik euskeraz, edo Senegalgoa Bubaren wolofez... Eskoletara joan eta horrelako ekintzak egitea aberasgarria da. Askotan hitz egiten da aniztasunaz, eta egin behar dena da praktikan jarri.

 

«Buruan neukan euskera erabiltzea beste kulturekiko zubi gisa»

Datorrenarentzat zein erronka ikusten dituzu?

Euskaldun batzuk badaukagu jo­e­ra bat elkarren kontra jar­tzekoa, dozena boto gehiago lor­tze­arren, adi­bidez. Baina bai­ta bestelako gau­ze­tan ere. Us­te dut horretan ez dutela erori be­har. Ez dakit gu erori ginen, as­moa behintzat ez zen hori. Kon­de­na­tuta gaude eus­kal­dunak el­ka­rrekin hitz egin eta ados­te­ra, eta errespetatzera gu ez bezala pentsatzen duen jen­­dea. Hori da, nik uste, erron­ka. Uste dut oraindik falta zai­gu­la euskaldunoi ikastea kon­­tro­­bersia ez dela txarra. Adi­bi­­dez, Iruña-Veleiaren ka­su­an. Pro­gre­soa egongo bada, kon­tro­ber­si­­ak egon behar du, bestela, beti ja­rraitzen duzu lehengo bi­dea. Eki­aldeko kulturatan, adi­bidez, asi­miliatua dute kon­tra­ri­o­ak egon behar duela aurrera egi­teko. Iru­ña-Veleiaren kasuan, esa­te­rako, bereiztu genuen pos­tu­ra per­tsonala (gutako batzuk Iru­ña-Veleia argitzearen alde gau­de per­tsonalki), baina Do­be­ra bezala, aha­legindu ginen al­de batekoak eta bestekoak en­tzu­ten. Aldekoak etorri ziren; Elex­puru eta... Baina Lakarrari ere gonbidapena egin zitzaion. Us­te dut bidea hori dela. Na­has­tea iritzia eta pertsonak kal­te­garria da, pertsonak beti erres­petatu behar dira iritzien gai­ne­tik. Axeri Dantzaren in­gu­ru­ko dokumentala egitea ere niretzat atsegina izan da. Zu­ma­ia­rra naiz, baina nahiko be­gi objektiboekin ikusi ahal izan ditut Axeri Dantzaren tri­pak. Ikusten da dela Her­na­niko herriaren nor­tasun sei­na­le­etako bat, eta gai­ne­ra, mu­sika eta dantzarekin, in­­te­­gratzeko modu oso on bat. Hor ere, Luis Telleriaren ekar­pe­­na ezinbestekoa izan zen ber­ak sortu baitzuen axeri dan­tza­ri­­a­­ren figura, eta kontrobersia haun­­diarekin! Baina azkenean al­­de guztietatik onartu dute. Be­har­ba­da ez da esportatzeko gauza bat, hemen bakarrik funtzionatu de­za­ke. Ez naiz harritzen her­na­nia­rren­tzako harrotasun puntu bat izatea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!