Bainuetxeetarako izena, adinekoek

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 1a, 00:00

IMSERSOko adinduek aukera daukate 2020ko bainuetxe denboraldirako izena emateko. Denboraldia bi txandatan banatzen da: otsailetik abuztura artekoa da bat, eta irailetik abendura artekoa bestea.

Aurreneko txandarako, abuztura artekorako, bukatu da izen-emate epea. Baina bigarrenerako, irailetik abendura artekorako, irekita dago. Maiatzaren 15era arte eman daiteke izena Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte zerbitzuetan, 948 510 840 telefonoan, edota online, www.imserso.es webguneko bainuetxeetako atalean.

Espainiako estatu osoan dauden bainuetxeetarako eman daiteke izena, eta tartean daude Gipuzkoan, Zestoakoa, Bizkaian, Areatza eta Karrantzakoak, eta Nafarroan, Elgorriagakoa eta Fiteroko bi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!