PISTA

Emaitza onak, pista denboraldian

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 29a, 00:00

Donosti Berri eta Allerru ordezkatuz txirrindulari neska eta mutilak aritu dira, podiumeko emaitzak lortuz bi taldeak.

Gipuzkoako pistako denboraldia amaitu da eta Donosti Berri taldeak, Hernani eta Astigarragako txirrindularien presentziarekin, bigarren postua lortu du juniorretan eta hirugarrena kadeteetan. Naia Mangas eta Maddi Arizmendi hernaniarrek parte hartzen zuten Allerruko emakumezkoen taldeak bigarren postua lortu zuen emakumezkoen sailkapenean.

Kadeteetan Ekhi Muñoz, Unax Urretabizkaia eta Aner Zilbeti hernaniarrak, Donosti Berrirekin hirugarren postuan sailkatzea lortu zuten.  Garaipena eraman zuen Bizkaiko Selekzioak eta bigarren izan Limousin Cartonajes taldea.

Juniorretan, Iker Iriondo hernaniarra aritu zen taldeko bigarren postuan lagunduz.

Urko Semperenak scratcha irabazi du Portugalen eta brontzea orokorrean

Bestalde, Gipuzkoako selekzioa Portugalera joan zen, eta han Nazioarteko Sunlive Trofeoa jokatu zuen Anadiako belodromoan, Kimetz Etxabe, Arkaitz Garmendia eta Haritz Sein korrikalari juniorrekin (Nahia Amondarain) eta Urko Semperena astigartarrarekin, 23 urtez azpikoetan.

Urko Semperena astigartarrak, scratch-a irabazi eta tempon hirugarren egin ondoren, kanporatze proba batean eroriko bat izan zuen, baina bere onera itzuli zen, eta eskulekua indarrez heltzea eragozten zion esku batean eragozpenak izan arren, berriz ere hirugarren izan zen proba horretan.

Aipatutako eragozpenek, azken proban, Joffrey Degueurce frantziarraren eta Rodrigo Caixas portugaldarraren erasoari erantzutea eragozten zioten, hauek, itzulia irabaztea lortu ondoren, urrea eta zilarra lortuko zituztelarik, hurrenez hurren, Urkorentzat brontzea izanik.­ 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!