GREBA OROKORRA

Kronika ez da kaleratuko bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 29a, 00:00

Kronikako langileek bat egingo dute Greba Orokorraren deialdiarekin eta bihar ez da Kronikarik argitaratuko. Bai, ordea, ostiralean. Iragarki, eskela edo antzekorik eskatu nahi izanez gero, gaur arratsaldeko 16:00ak arte egin ahal izango da.

U30eko grebarekin bat egitea erabaki du Kronikako lan-talde osoak. Hori horrela, bihar, osteguna, ez da Kronikarik argitaratuko. Beraz, gaur goizeko txandan egingo da lan Larramendi kaleko bulegoan, eta arratsaldean, itxi egingo da. 

Ostiralean, ordea, ohi bezala argitaratuko da Kronika, besteak beste, bezperako Greba Orokorrak utzitakoren berri emateko. Ondorioz, ostegunean kazetari batek egingo du lan txanda berezian, bereziki grebaren jarraipena egin ahal izateko. Beraz, baliteke bulegoa tarteren batean irekita aurkitzea.

Iragarki, eskela eta antzekoak, ostiralerako

Bihar Kronikarik argitaratuko ez denez, iragarki, eskela edo antzekorik ezingo da argitaratu. Goizenen, ostiralean argitarau ahal izango dira. Dena den, eskaerak jasoko dira gaur arratsaldeko 16:00ak arte.

Bihar, berriz, eskariak hartuko dira, baina kazetari bakarra eta txanda berezian lanean ariko denez, baliteke bulegoa itxita topatzea. Kasu horretan, telefono zenbakiren batean mezua utzita edo email bidez egin ahal izango da eskaera: 943 33 08 99 edo 688 66 07 14 zenbakietan edo kronika@kronika.eus helbide elektronikoan. Eskaera jaso dela ziurtatzek o erantzungo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!