U30EKO GREBA OROKORRA

«Greba kendu digutena berreskuratu eta ofentsibara pasatzeko aukera bat da»

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 28a, 00:00

Ia 140 eragilek eta 9 sindikatuk osatutako Eskubide Sozialen kartak egin du dei U30eko Greba orokorrerako.

Etzi, ostegunerako dago deitua U30erako Greba orokorra. Herrialde mailako manifestazioa, Gipuzkoan, Donostian egingo da, 12:00etan. Gero, Hernanin, eskualdekoa egingo da 19:00etan, eta Gazte blokeak 18:30etan Tilosetan biltzeko egin du dei. Nafarroan, 12:00etan Iruñean biltzeko egin da dei, eta eskualdeko mailan, 18:00etan Leitzako plazan jarri da hitzordua.

Euskal Heriko Eskubide Sozialen karta duela 6 urte sortu zen Euskal Herriko eragile ugari eta anitzek garatutako prozesu baten ondoren. Aldaketa soziala eskatzeko plataforma gisa sortu zen, nolabait, alternatibak mahai gainean jarri eta hauek landu eta ikusarazteko. Ia 140 eragilek (tartean, AHT gelditu, Duintasuna -pentsiodunak-, Bilgune Feminista, Ernai, Kaleratzeak Stop, Hernaniko Amher edota Gazte Asanblada...) eta 9 sindikatuk hartu zuten parte prozesu horretan (ELA, LAB, ESK, STEE/EILAS, EHNE BIZKAIA, EHNE NAFARROA, HIRU, CGT eta CNT).

Guztiek ostegunerako Greba orokorra deitu dute. «Hiriburuetako manifestazioak indar erakustaldi bezala planteatzen ditugu», azaldu dute; «hau da, kaleak bete nahi ditugu! Arratsaldean, berriz, herrietan ere ikusgarri egin nahi dugu aldarrikapena».

«Ez dezagun ahaztu 8 orduko lanaldia, jubilazioa 65 urteetan izatea, langile publikoen 35 orduko lanaldia edo diru sarrerak bermatzeko errenta, greba orokorren bitartez lortutako eskubideak izan zirela!»

Lan, pentsio eta bizitza duinen alde, kontsumo eta zaintza greba ere bai

Greba orokorrerako lelo nagusiak Lan, Pentsio eta Bizitza duinak aldarrikatzen ditu, eta hain zuzen, Hernaniko Ernaik dio «Karta Sozialak era guztietako eragileak barnebiltzea lortu» duela; «Aldarrikapen taulan aldaketa soziala gauzatzeko eta pentsionisten, mugimendu feministaren edota borroka sindikalerako lagungarri diren proposamenak jasotzen dira. Sistemak langilegoaren zatiketa bultzatzen du. Eremuz eremu erantzuten ari gara, eta erantzun behar da, baina indarra kolektiboan dagoela ahaztu gabe. Greba honek konfluentziarako bitarteko bat izan nahi du».

LABek ere aniztasun hori azpimarratzen du. «Grebara langile eta ikasle  guztiak daude deituta. Lan erreproduktiboak egiten dituzten lagileak ere bai, noski, nahiz eta ez diren enplegatu bezala kontuan hartzen. Pentsionistak ere deituta daude, eta zaintza lanak ez egitea erabaki dute».

Hain zuzen, Koordinadora Feministatik gogorarazi dute «greba feministaren planteamenduak bizitzako eremu guztietara zabaltzen» direla, «lanaren kontzeptu klasikoa eraldatzeko asmoz. Zaintzak kolektibizatzeko beharretik abiatzen gara; zaintzen kudeaketaren ariketa kolektiboa egitea proposatzen dugu». Eta horren harira, dei egin du greba egunean besoko morea erabiltzeko, greban egon ezin diren emakumeengatik eremu sinbolikoak sortzeko eta emakumeek doan egiten dituzten lanak ikusarazteko amantalak leiho eta balkoietara ateratzeko.

Gazte blokeak ere dei egin zuen astelehenean, parte hartzeko.
 

ELA sindikatutik ere, gre­baren izaera anitza az­pi­marratu dute. «Greba 3 ar­da­tze­tan banatzen da: pentsio, en­ple­gu eta eskubide sozialak. Fi­nean, lan eta bizitza duina da aldarrikatzen duguna. Az­ken urteotan bizi izandako gr­eba feministengandik as­ko ikasi dugu, eta beraz, ber­tan finkaturiko eredua man­ten­tzen saiatu gara, hau da, kon­tsu­mo eta zaintza lanen gre­ba bezala ere planteatzen du­gu honakoa. Eta gazteen ikus­puntua ere ezinbesteko ikus­ten dugu. Egungo gazteriak pai­ra­tzen duen prekarietate ego­era eta etorkizunarekiko ziur­ga­be­ta­sunetik hausnaketa eta pro­posamen zehatzak finkatzea garrantzitsua da gizarte al­ter­na­tibo baten eraketan».

«2008an baino baldintza sozial kaskarragoetan iritsi gara krisi berri honetara»

Eskariak, Gobernu Zentralari, Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta patronalei

Greba eguna gerturatu ahala, «geroz eta beroago» ikusten dute giroa ELA eta LABetik. «Atxikitu diren enpresa batzorde kopurua altua da. Deialdi arrakastatsua izango da zalantzarik gabe», dio LABek. «Atxikipen ugari, 1.200dik gora» jaso izana ere azpimarratu du ELAk.

Baina herriz herri, lantokiz lantoki lan egin behar izan dutela diote. LABek aitortzen du «eraso baten kontra atera behar denean jendea aktibatzea errazagoa» dela, baina hau «ofentsibara egiten dugun greba bat da, eta hemen jarri nagi dugu indarra», azaldu du. ELAk ere, «lana bikoiztu» egin zaiela aipatzen du, «'euskal oasia' desmontatu nahian. Bistakoa da batzuek ez dutela interes haundirik greba honen arrakastan».

Hain zuzen, grebarekiko in­teresik erakutsi ez dutenei eran­tzukizuna badutela go­go­ra­razi nahi zaie deialdi ho­ne­kin. «Gobernu Zentrala, Eus­ko Jaurlaritza, Nafarroako Go­­ber­­nua eta patronalak di­ra in­terpelatuak, nagusiki», adie­ra­­zi du LABek. «Grebarekin, era­­ba­kiak hemen hartu be­har ditugula exijitzen dugu». ELAk ere aipatutakoek «gai des­berdinen bueltan eran­tz­uki­­zunak» dauzkatela go­go­ra­­razi du. «Bakoitzak era­ba­ki­­ak hartzeko gaitasuna du. Na­fa­rroako zein EAEko au­rre­kon­­tuen bitartez, bertako go­ber­­nu­ek erabaki dezakete gu­txi­e­neko pen­tsioa 1.080 euro ar­tean osa­tzea. Kasuan kasuko lu­rralde sek­tore-hitzarmena apli­ka­tuko de­la bermatu de­za­ke­te, baita ere, eta baita bes­te klausula so­zial batzuk ere. Euskal Pa­tro­nalak ere, lan es­pa­rruari lo­tutako eremuan, ma­te­ria ze­haz­teko akordio baten bi­tar­tez, konprometitu daitezke gu­txi­e­neko soldata 1.200 eurotan fin­katzeko».

«Pertsonak, bizitzak eta planeta erdigunean jartzen dituzten aldarrikapenen bueltan batu da gizartea»

'Euskal oasia' gezurtatzen

Hain zuzen, herritarrak bezala, politikariak ere aktibatu nahi dituzte, eta 'euskal oasia' ez dela benetakoa ikusarazi.

«Grebek ez dutela ezertarako balio errepikatzen dute mantra bat balitz bezala, ez dela mo­men­tua, ez dugula kexatzeko arra­zoi­rik, euskal oasian bizi garela eta dena ederki dijoakigula...», dio LABek. «Baina pentsionistak as­te­lehenro ikusten ditugu bo­rro­kan, mugimendu feminista egu­netik egunera indartsuago dago, ehundaka borroka daude pizturik lantoki desberdinetan, ikasleak borroka etengabean daude... Dena hain ondo ez dijoan seinale».

Hain justu, LABek dio «atzeraldi ekonomiko berri baten atarian» gaudela. «Langileontzat murrizketa eta neurri atzerakoi berriak ekarriko ditu. 2008an baino baldintza sozial kaskarragoetan iritsi gara krisi berri honetara. Aldiz, aktibazio sozialari dagokionez, baldintza hobeagoetan gaude. Greba hau datorrenari hobeto eusteko eta indartsuago ekiteko izan behar da». Azken urteetako borroka sindikalak, pentsionisten borrokak eta greba feministak kontuan hartuta, «greba honek etorkizunera begira jartzen» gaituela uste du, eta «aktibazio sozial horretan mugarri garrantzitsu bat jartzen» duela. Eta egoera baliatu nahi dutela ere azpimarratzen du. «Prekarizazioari aurre egiteko borrokan, langileon aldeko baldintza berriak sortzera goaz. Estatu espainiarra lurraldetasun krisi sakon batean murgilduta dago. Egoera hau baliatu nahi dugu independentismoaren pedagogia egiteko. Euskal Herrian, Madrildik datozen murrizketa eta eredu neoliberal basatien aurrean horma bat eraiki nahi dugu».

ELAk ere, 2008tik 2013ra bi­tartean egindako 6 greba oro­ko­rren ondoren, egon den aldaketa nabarmentzen du. «Greba horiek krisiaren aitzakipean egindako erreforma eta murrizketei aurre egin nahian» antolatu zirela dio. «Momentuko erasoen defentsa bezala egindako mobilizazioak izan ziren. Ordutik, Karta osatzen dugun eragile desberdinetatik alternatibak eratzeko eta plan­te­a­tzeko beharra ikusten hasi gi­nen, ofentsibara pasatzeko be­harra. Eta hori da orain plan­teatu duguna. Alternatiba ze­ha­tzak planteatzen ditugu, pro­­po­­samenak. Azken bi ur­te­o­­tan, bai mugimendu fe­mi­­nis­­taren lanketak eta mo­bi­­­li­­zazio dinamikak, eta bai­­ta pentsiodunenak ere, oso esan­gu­ra­tsuak izan dira gi­zar­te­a­ren­tzat. Nolabait, bi mu­gi­men­du hauen baitan gizarteak sus­pertze bat bizi izan du, eta baita mu­gi­mendu ekologistatik ere. Lan­toki eta sektore ugaritan ere lan gatazkak nabarmen hazi di­ra eskubideen defentsan. Kasu  guz­tietan pertsonak, bizitzak eta planeta erdigunean jartzen di­tuzten aldarrikapenen bueltan ba­tu da gizartea, eta hori bera da orain Kartatik ere planteatzen du­guna; orain arteko borrokak me­tatu eta egungo eredu neo­li­be­ralaren aurrean be­ne­ta­ko alternatibak badirela iku­sa­raz­tea»

Pentsiodunek kazeroladak deitu dituzte bezperan, 29an, 21:15etan.

Beste eredu bat posible eta beharrezko

Aipatzen duten beste eredu hori, gainera, posible ez ezik, beharrezkoa dela azpimarratzen dute. «Praktikak erakutsi digu posible dela beste eredu sostengarriago baten baitan bizitzea. Gainera, uste dugu ez dugula beste aukerarik», dio ELAk. «Eredu hau ez dela sostengarria begibistan daukagu, eta beste apustu batzuk egitea ezinbestekoa da».

LAB ere ados dago. «Langileriakbadaki beste eredu bat posible baino, beharrezkoa dela. Sistema honekin ez dugu luzaroan iraungo. Hau agortzen hasia da eta ondorioak pairatzen hasiak gara dagoeneko. Beste eredu ekonomiko eta produktibo batera joan, edo hau amaitu da». Horregatik dio «greba hau datorrenari hobeto eusteko eta indartsuago ekiteko izan behar» dela. «Grebatik aterako diren elkarlan eremu berriek erabakiko dute zer egingo den gero. Baina gauza bat argi geratuko da: grebaren ostean, aurretik baino indartsuago eta aktibatuago egongo da langileria».

ELAk aukerak ikusten ditu Greban. «Greba kendu digutena berreskuratu eta ofentsibara pasatzeko aukera da. Arazoek hemen jarraitzen dutela esateko balio digu, eta aldaketa nahi dugula gogorarazteko. Gero, gerokoak. Borrokan jarraituko dugu. Hau ez da hemen bukatzen. Jakina da greba honekin ez ditugula aldarrikapen guztiak lortuko. Baina grebari duen balioa eman behar zaio. Ez dezagun ahaztu 8 orduko lanaldia, jubilazioa 65 urteetan izatea, langile publikoen 35 orduko lanaldia, edo diru sarrerak bermatzeko errenta, greba orokorren bitartez lortutako eskubideak izan zirela! Demokrazia batean greba eta gobernuekiko interpelazioa naturaltzat hartu behar dira. Eragile sozialon betebeharra da alternatibak mahai gainean jartzea; Gobernuena, gutxienez, hauek demokratikoki onartzea».

 

U30 - ALDARRIKAPENAK*

 

2011 eta 2013ko erreformetako pentsio-murrizketak indargabetzea

-Erretiroa 65 urterekin, eta aurreratua 61 urterekin, 30 urte kotizatuta izanez gero.

-Pentsioa kalkulatzeko 15 urte hartzea kontuan.

-Pentsioen eros-ahalmen bermatzea (gutxienez, KPIaren pareko igoera).

Beste neurri batzuk pentsioetan

-1.080 euroko gutxieneko soldata.

-Pentsio sistemaren finantziazioa bermatzea, kotizazio sozialen eta zergen bitartez.

Zapatero eta Rajoiren lan-erreformak bertan behera uztea:

-Hitzarmen kolektiboetan ultraktibitate mugagabea.

-Herrialdeko hitzarmenen aplikazioa lehenestea estatu mailako hitzarmenen gainetik.

-Lan-eskubideetan egindako murrizketak atzera botatzea.

Enplegu eta pentsioei buruzko beste neurri batzuk:

-Gizon eta emakumeen arteko soldata eta pentsio-arrakalekin amaitzea.

-Hileko 1.200 euroko gutxieneko soldata.

-Enplegu egonkorra sustatzea eta kontratazioan ematen den iruzurra zigortzea.

-Lanaldia 35 ordura jaistea, soldata gutxitu gabe.

-Bereziki emakumeei ezartzen zaizkien lanaldi partzial inposatuak ezabatzea.

-Etxeko lanak eta zaintza lanak duintzea eta gainerako enpleguetan dauden eskubideak aitortzea.

Eskubide sozialen bermea:

-Alokairu sozialerako etxebizitzak.

-Diru sarrerak bermatzeko errenta eta errenta bermatua parekatzea gutxieneko soldatarekin.

Lan-harremanetarako eta babes sozialerako esparru propioa.

*Aldarrikapenetako batzuk.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!