Futbola

Garaipen onak, mutilen bi talde nagusiek

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 28a, 00:00

Errenterian nagusitu zen Hernani (0-1), eta Donostian irabazi zuen Mundarrok (1-2). Euskal Ligako neska hernaniarrek, galdu.

Ez zeukaten asteburu erraza, Her­nani eta Mundarroko muti­len talde nagusiek, etxetik kan­po aritu baitziren biak, kontra­rio arriskutsuen zelaian. Bai­­na lanak primeran egin, eta ga­rai­pen banarekin bueltatu ziren.

Errenterian aritu zen Her­nani, Touringen kontra. Eta Aitor Elizalderen golari esker, eta defentsan sendo aritu­ta, hiru­garren garaipena lortu zuten se­gidan (0-1). Horrela, hirugarren pos­tura igo dira, Anaitasuna biga­rrena bi puntura dutela.

Kostkasen zelaian nagusitu zen Mundarro, Donostian (1-2). Aurreneko zatian deseroso aritu arren, azkeneko minutuan lortu zuen aurreneko gola Iñurrik, eta lasaitasun horrekin, nagusi izan ziren moreak, bigarren zatian. Baina epaileak kendutako gol bat tarteko, partidutik atera ziren, eta berdintzeko aprobetxatu zuen kostkasek. Horrek berpiztu zituen moreak, eta nagusi izan ziren berriro, 10 minuturen fal­tan Ikerrek bigarrena lortu zuen arte, kontraerasoan.
Euskal Ligan, aldiz, galdu egin zuten Hernaniko neskek, Elorrioren zelaian (2-0). 11garren postuan daude orain. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!