Eskubaloia

«Ilusioa gorenean mantentzeko asteburu aproposa», Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 28a, 00:00

Puntu bakarragatik galdu zuten Hernaniko neska jubenilek, Tolosaren kontra.

Zortzi partidutik bost irabazi ditu taldeak. Mundarroko neska jubenilek, galdu.

Asteburu gozoa izan du Herna­niko Eskubaloi Taldeak, jokatu­­tako zortzi partiduetatik bost ira­bazita: «ilu­sioa gorenean man­tentzeko aste­buru aproposa izan da, gure jokalari gaztetxo­entzat», nabar­mendu dute. «Hel­­buru nagusia ez da irabaztea, ikasten jarraitzea baizik; baina irabazteak animoak go­ran eus­ten ditu», azaldu dute.

Garaipenak lortu dituzte, honako taldeek: mutil jubenilek, Bergararen kontra 31-26; mutil kadeteen bi taldeek, Donibane­koren kantxan (27-32) eta Saie­ko­ren kontra (29-28); neska ka­de­teek, Ormaiztegiren kontra (26-16); eta mutil infantilen tal­de batek, Egiaren kontra (20-18).
Aldiz, gol bakarreko aldea­rekin galdu zuten neska jube­nilek zein infantilek, Tolosa eta Zarautzen kontrako partidue­tan, primeran ari­tu ondoren. Eta mutil infantilen beste tal­de­ak, ezin izan zuen Bidasoa lider indartsuaren kon­tra (16-31).

Beste porrota bat jaso zuena, Mundarroko neska jubenilen taldea izan zen. 24-17 galdu zuen larunbatean, Andoainen, Leiza­ran taldearen kantxan. Kate­go­riako talde onenekin ari da oraingo fasean, txapeldun izate­ko lehian; eta oraingoz ez du garaipenek lortu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!