Udala

U30 greba orokorrerako deialdia, bi Plenoetako gai ordenean bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 27a, 00:00

Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea, hizketan, aurreko Pleno batean.

Urteko aurreneko osoko bilkura egingo dute, Hernanin eta Astigarragan; bietan, 19:00etan hasita udaletxean.

Ohiko deialdian egingo dute bihar, Astigarragan eta Herna­nin, 2020ko aurreneko Plenoa. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da bi kasuetan, udaletxeko ple­no aretoan.

Gai orden laburra izango du Astigarragako Udalak, lantzeko; eta puntuen artean dago, 2020-2023 Plan Estrategikoaren alda­ketari dagokiona ere. Horren au­rretik, bi kreditu aldaketari buruz ariko dira; eta ondoren, U30 Greba Orokorroraren deial­dia ere izango dute hizpide: Gre­bari buruzko «ebazpen pro­po­samena» aur­kez­tuko du EH Bildu udal taldeak.

Bihar bertan, goizean, Oga­su­na eta Ondarea Batzor­dea­ren bilera ere izango da, Astiga­rra­gan. 10:30etan daukate zita, eta hain justu, bertan landuko dituzte, ondoren Plenora era­man aurretik, bi kreditu alda­ke­tak eta 2020-2023 Plan Estra­tegikoaren aldaketa. Kultur etxe berrirako ikus-entzunezko ekipoa kontratatzeko espedien­tea ere izango dute hizpide.

Hernanin, berriz, luzexeagoa daukate Plenorako gai ordena, bederatzi punturekin. Eta Greba Orokorra ere tartean izango da: mozioa aurkeztu du EH Bilduk. Horren aurretik, landuko dute, besteak beste, Ibaiondo poligo­noko 29garren zenbakiko lur­sailaren xehetasun azterlana; eta Usurbilgo alkateak egin­da­ko eskaera, Zubietako errauste­giaren gaia Plenoan jorratzeko. Azkeneko hori, aurreko Plenora eraman zuten, baina presaz sar­tu zutela eta, oraingo deialdi­ra atzeratzea erabaki zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!