Babestutako edukia

Gabiltzan harriak

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 25a, 00:00

Gailurreraino. Idoia Telleria Maritxalar

Ruper oñatiarrak “Dabilen Harria” diskoko biraren barne Lerro zuzena non kantuari hitzaurre modura honako hitzok bota berak, eta iltzatuak geratu niri: “Nola jokatu zuzen okerra den mundu batean?”. 

Iturola elkarlan sorgunera heldutako askok lan egiteko esparru baten bila genbiltzalako iritsi gi­nen hona. Besterik ez. Bertan jakin izan genuen ekonomia eraldatzaileaz, jasangarritasunaz, zaintzaz eta saretzeaz, besteak beste. Balio haiek gure enpresa egi­­turan txertatu genituen, gureak eginez, ez inposatzen zizkigutelako, baizik eta haietan sinesten genuelako. “Bizitza eta pertsonak erdigunean”, nola ez sinestu?

Aitzitik, ekonomia soziala ardatz dugun enpresok iriz­pide kapitalista huts(al)­ak dituztenekin elkar-bizi behar dugu. Merkatu baka­rra guztiontzako. Gu ere lehi­a­ko­rrak izan behar gara; epeak bete, prezioak estutu… eta ho­rrek gure balioak nahi baina gehiagotan irenstera eramaten gaitu: lanaldi luzeak, asteburuen zaurgarritasuna… Eta berriro Ruperren galdera airean.

Gabiltzan harriak gara gutako asko, harri ibiltariak, bizitzaren korronteak batetik bestera biraka eraman gaitu­ena. Harri bat gauza gutxi da, baina milaka, milioika harrik presak, eraikinak eta mendikateak osatzen dituzte.

Mikel Aristregi
Ikusentzunezko lantegia.
www.mikelaristregi.com

Hernaniko Elkarlan Sorgunea
Iturola.eus 
Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!