futbola

Hernanik hirugarren garaipena jarraian nahi du gaur Errenterian

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 25a, 00:00

Touringen aurka jokatuko du Fanderian, 16:30etatik aurrera.

Hernanik hirugarren garaipena nahi du lortu segidan Touringen aurka. Azken bi garaipenek hirugarren postuan kokatu dute eta bigarrenetik, Anaitasuna, bi puntura dago. Partidua gaur jokatuko da Fanderian, 16:30etan, eta arerioa ez da nolanahikoa.

Hernani bolada onean baldin badago zer esanik ez errenteriarra. Denboraldia makal hasi zuten, baina azken bost partiduetan lau garaipen lortu dituzte eta berdinketa bat. Honek esan nahi du sailkapenari ez zaiola asko begiratu behar, bai ordea boladari.

Gaur neskek, Elorrion
Hernaniko neskek Elorrion jo- katuko dute gaur arratsaldeko 16:00etan. Bizkaitarrak zazpi- garrenak dira sailkapenean eta hernaniarrak 11garren. Lau punturen aldea dago eta parti- du lehiatua espero da. Zubipen berdindu egin zuten lehenengo itzulian eta azken hiru jardunalditan ez dute garaipenik lortu hernaniarrek.

Mundarrok Matigoxotegin, gaur 15:30etan
Preferente mailan Mundarrok Donostiako Kostkasen aurka jo- katuko du gaur Matigoxotegin, 15:30etatik aurrera.

Bata bestearen ondoan daude sailkapenean 21 punturekin berdinduta bederatzigarren eta hamargarren, Oiartzun bezalaxe.

Hamabigarren dago Hernaniko bigarren taldea eta hauek Axularren kontra jokatuko dute Zubipen, gaur, 18:30etan. Donostiarrak hamaikagarrenak dira, beraz berdinen arteko partiduak daude iragarrita Preferente mailan.

Mundarroko bigarren tal- deak Zarkumendegin Vasco- nia izango du aurrez aurre, 15:30etan, eta jubenil nazio- nalean Hernanik Amorebieta, 16:30etatik aurrera Zubipen jokatuko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!