2009tik 18 eta 76 biztanle galdu dituzte Aranok eta Goizuetak

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 25a, 00:00

Arano 134tik 116ra pasa da azken hamar urteetan eta Goizueta 780tik 704ra.

Populazioaren bilakaeran Arano eta Goizuetak biztanleak galdu dituzte azken hamar urteetan. Datuei begirada bat bota ezkero ikusi daiteke Aranok 18 biztanle gutxiago dituela 2019an 2009an baino eta Goizueta 780 biztanletik 704 biztanlera pasa da, 76 galduz. Inguruko herria txikiek ere biztanleak galdu dituzte, baina Arano da bigarren herria gehien jaitsi dena; %13,43rekin, Ezkurraren atzetik. Goizueta %9,74 jaitsi da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!