Janari Bilketa

Sahararako janari bilketaren azken eguna gaur Astigarragan, eta hila amaitu arte Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 24a, 00:00
Herritarrak hasi dira Sahararako elikagaiak entregatzen

Gaur da Sahararako janari bilketaren azken eguna Astigarragan, Hernanin bihar arte entegatu daitezke elikagaiak supermerkatuetan. Biterin eta eskoletan, 31 arte dago aukera.

Aurten ere, Hernanik eta Astigarragak bat egin dute Saharako errefuxiatuentzat janaria biltzeko proiektuarekin. Astigarragan gaur amaituko da elikagaiak biltzeko epea, beraz oraindik aukera dago ekarpenak egiteko, eta komertzio hautera eraman daitezke: Alicia frutatenda, Coviran Ainhoa, Coviran Isabel, Eroski, Ezpela naturdenda eta Zubitxo frutadenda.

Hernanin berriz, gaur eta bihar supermerkatuetan entre­ga­­tu daitezke elikagaiak. Ha­la ere, oraindik aste bete osoa da­­go aurretik, hilaren 31 arte en­­tregatu daitezkeelako, eskoletan eta Biterin.

 

Laguntza ekonomikoak

Elikagaiak emateaz gain, la­­guntza ekonomikoa ema­teko aukera ere badago: La­bo­ral Ku­txa 3035 0080 94 0800054177 kon­­tu korronte zenbakira. Ha­rre­manetarako, in­­­for­­ma­zi­o ge­hi­a­gorako 619029648 te­le­fo­no­ra de­i­tu, www.koordi­na­dora­27febrero@gmail.com hel­bi­dera i­da­­­­­tzi e­do web­­gunean begiratu: www.sahararekinkoordinadora.org.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!