BOLA

Finaletik kanpo, Hernani eta Ereñotzu

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 21a, 00:00

Taldekako txapelketako bigarren jardunaldia jokatu dute bolariek asteburuan, eta gutxigatik, baina ez da bailarako talderik pasa finalera. Bakarka, Etxebeste izan zen nagusi 49 brila botata, Ibon Miner ereñotzuarra bigarren (47), eta hirugarrena Antonio Goenaga (46). Beste hernaniar eta ereñotzuarrei dagokionez, Aritz Zerainek 41 bota zituen, eta Iñaki Minerrek, 41 ere bai. Taldeka, berriz, Ategorrieta eta Danontzan izan ziren nagusi, 483 eta 470 brila botata, eta haiek pasa dira finalera. Ur Mia 3garren izan zen 450ekin, Hernani 4garren 437rekin, Elur Txori 5garren 361ekin, eta Beartzana 6garren, 320rekin. Nesketan, Beartzana sailkatu da, 261 brilarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!