Futbola

Bi garaipen eta berdinketarekin, ia asteburu borobila bailarako futbolariek

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 21a, 00:00

Mundarrok 3 eta 1 irabazi dio Deustori, eta Hernaniko ohorezko erregional mailak 3-2, Beti Gazteri. Euskal Ligak berdindu, Barakaldorekin.

ASTIGARRAGA-HERNANI  FUTBOLA

Asteburu ia borobila izan dute bailarako futbol taldeek. Baina emaitza onena Mundarroko Gorengo taldeak lortu du, denboraldiko bigarren itzulia hasteko 3 eta 1 irabazita bost postu gorago dagoen Deustori. Astigartarrak, gainera, nagusi izan ziren ia partidu osoan. Hasieran aurkariak hobeto zelairatu baziren ere, 20 minuturen bueltan erosoago sentitzen hasi ziren Mundarrokoak. Hiru golak, hala ere, bigarren zatian egin zituzten Iñakik, Iñurrik eta Josebak. Deustok azken hamar minutuetan erantzun zuen, baina ez zituen etxekoak gehiegi estutu.

Hernaniri dagokionez, mutilen ohorezko erregional mailako taldeak ere ederki hasi du bigarren itzulia, 3 eta 2 irabazita, postu bat beherago dagoen Beti Gazteri. Navarrok sartu zuen aurreneko gola, baina berdindu egin zuten aurkariek, eta baita bigarrenarekin aurreratu ere. Liza eta Bereziren golek eman zieten garaipena, azkenean.

Nesken Euskal Ligako taldeak, bestalde, bana berdindu zuen Barakaldoren kontra. Bide horretan hobetzen segiko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!