zilegi eskolak

Barreterapia gaur eta bihar, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 21a, 00:00

Zilegi Eskolekin lau zita jarri dituzte, Hernani eta Astigarragako AEK euskaltegietan. Hernanin, barreterapia saioak egingo dituzte, gaur eta bihar, Maialen Viaña Zabaletaren eskutik. Biterin izango da gaurkoa, 17:00etatik 20:00etara; eta AEKn bertan biharkoa, 09:30etatik 11:30etara. Astigarragan, berriz, Tratu Onei buruzko hitzaldia eskainiko du Maialen Gartziak, bihar eta etzi. Iluntzeko 19:00etan izango da biharkoa, eta 09:30etan etzikoa; biak ere, AEKren lokalean, Nabarra Oñatz kalean. Doakoa da, baina izena eman behar da: zilegieskola@aek.eus, edo kultur etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!