bilketa

Janari bilketa gaur arte, Astigarragako eskolan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 21a, 00:00

Herriko dendetan, berriz, ostiralera arte bilduko dituzte; eta Hernanin, 31ra arte izango da, eskoletan, Biterin eta dendetan.

Martxan da janari bilketa, Sahararen aldeko Euskal Karabanak antolatuta; eta gaur arte jasoko dituzte produktuak, Astigarragako Herri Eskolan. Herriko dendetan, berriz, ostiralera arte egingo dute bilketa: Alicia frutadenda, Coviran Ainhoa, Coviran Isabel, Eroski, Ezpela naturdenda eta Zubitxo frutadenda.

Hernanin, berriz, hilaren 31 izango da azkeneko eguna laguntzeko, herriko eskoletan eta Biteri kultur etxean. Eta ostiral eta larunbat honetan, supermerkatuetan egingo dute bilketa. Horretarako, eskulana ere eskatu dute, janaria biltzen edo kaxak antolatzen, esaterako. Lagundu nahi dutenek, telefonoz deitu dezakete: 655 738 562.

Honakoak dira, kanpainan bereziki eskatu dituztenak: lekaleak, arroza, pasta, hegaluzea zein sardinak oliotan, azukrea eta konpresak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!