Azken urte luzetan, sagardoak hazkunde nabarmena izan du munduan, ekoizpenean zein turismo arloan. Hau jakinda, Sagardoaren Lurraldeak, hemengo sagardoa eta kultura, nazioartean kokatzeko prozesua abiarazi zuen, 2017an. Aurten, Euskal Herriko mugetatik kanpoko hedapenari jarraipen eman dio, jarduera ugarirekin.
Aurreko urtean, emaitza esanguratsuak sortu zituen aipatutako nazioartekotze ahalegin horrek, Ciderlans, Makers & Lovers sarea hain zuzen. Urrian, II. Urteko topaketa egin zuten kideek, Herefordshiren (Ingalaterra). Europako 20 ordezkari batu ziren, eta sagardoaren kultura eta turismoa elkarrekin sustatzeko proiektua jarri zuten abian. Eta gaur egun, sarean sagar eta sagardoari sendo lotutako hamar lurralde daude: Gales, Armagh, Asturiak, Britania, Alemania, Mostviertel, Norvegia, Herefordshire eta Euskal Herria.
Astigarragako Sagardoetxeak eta Herefordshireko Sagardo Museoak, proiektu bat abiarazi dute, sagarraren eta sagardoaren kulturari buruzko argazkiak eta dokumentalak elkarren artean partekatzeko asmoarekin. Eta euskal kultura eta sagardoa zabaltzeko asmo honekin, azaroan Sagardo Foruma sustatzeko promozio bidaiak egin zituzten ordezkariek, bi eremu bisitatuta; Alemaniako Frankfurteko Cider Word Azoka eta bestetik, Ingalarretako Gloucestereko CraftCon hitzaldia.
Martxoan berriz, Astigarragako Udaleko eta Sagardun Partzuergoko ordezkariak sagardoari buruzko Europako azoka garrantzitsuenetariko batean izan ziren, «esperientzia aberasagarria izan zen, Frankfurten azoka baten antolakuntza eta funtzionamendua ezagutzeko aukera izan baigenuen». Egonalditik ateratako irakaspenak lagungarriak izan dira, «Sagardo Forumaren funtzionamendua definitzeko».
II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa Europako txapelketa garrantzitsuenetako bat bilakatu da, 2019an ia 200 sagardok hartu zuten parte.
Euskadi ohorezko gonbidatu, 2020ko Cider Worlden
Europako egonaldietan ikasitakoak eta praktikan jarritakoak emaitzak ekarri ditu; Euskadi, 2020. urtean ohorezko gonbidatua izango da Cider Worlden. Horrek esan nahi du, sektoreko profesionalei hemen ekoiztutako sagardoak erakustea, banatzaile, inportatzaile, eta salmenta bideekin harremanetan jartzea eta lurraldea bera sustatzeko aukera emango duela publiko orokorraren aurrean. Horrez gain, «Frankurteko hainbat txokoetan egin ohi diren jardueretan parte hartzeko aukera ere izango du gonbidatuak».
Nazioarteko eta bertako ekoizleak Sagardo azokan
Azaroan, lehen aldiz, Nazioarteko Sagardo Azoka egin zen Donostiako Kursaalean, eta bertan nazioarteko eta inguruko ekoizle nahiz adituk hartu zuten parte, sagarra, sagardoa eta sagardoaren kultura eta turismoaren inguruan jarduteko asmotan.
Sagardo Forumak, Sagardoaren Lurraldearen eta Euskal Herrian ekoiztutako sagardoaren ezagutza zabaltzeaz gain, «nazioartean duen kokapena ere indartu du». Jardunaldi teknikoetan, sagarraren, sagardoaren eta sagardoaren kulturaren 21 adituk hartu zuten parte, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, AEB, Italia, Espainia edota Ipar Irlandatik etorritakoak. 300 bat lagun izan ziren, bi egunetako saioetan. %57a EAEkoak ziren, %30a nazioartekoak eta %13a estatukoak. 2017an ere egin zen honelako ekitaldi bat, baina 2019koan, parte hartzea nabarmen haunditu dela adierazi dute Sagardo Forumekoek.
II. Nazioarteko Sagardo lehiaketa, Europan
II. Nazoarteko Sagardo lehiaketa, Europako txapelketa garrantzitsuenetako bat bilakatu da, 2019an ia 200 sagardok hartu dute parte, hauek 14 herrialdetakoak izanik. Euskal sagardogileak gainera, beste txoko batzuetan ohikoak diren sagardo motak ere ekoizten hasi dira, hala nola, suzkoak, izotzezko sagardoak...
Sagardo Forumak, Euskal Herrian ekoiztutako sagardoaren ezagutza zabaltzeaz gain, «nazioartean duen kokapena ere indartu nahi du».
Nazioarteko Sagardo Azoka, 2019ko berrikuntza
Aurtengo berrikuntza Nazioarteko Sagardo Azoka izan da, Kursaal Kongresu Jauregian egin zena hain zuzen. Sagardogintzan erreferente diren beste herrialde batzuetako ekoizleek parte hartu zuten, hainbat sagardo mota ezagutarazi eta horien berezitasunak azaltzen. «Bi egun iraun zituen jarduerak, lehena, publiko orokorrari zabalik egon zen, bigarrrena, aldiz, publiko profesionalari mugatuta». 450 lagun bertaratu ziren Kursaal Kongresu Jauregira «atzerriko produktuak ezagutzeko eta dastatzeko aukera izan zuten, baita besoz beso zauden euskal sagardoak ere».
Nazioarteko Sagardo Azoka, aurreko urteko berrikuntza nagusienetariko bat izan zen, hala ere, bazebilen ahoz aho beste albiste bat, izan ere, oso ezaguna egin zen sagardo naturala latan saltzeko egindako apustua. Erosoa eta eramangarria, «aukera ematen du kortxoa kentzeko eta edalontzi gabe edonon eta edonoiz edari freskagarriaz gozatzeko». Ohikoek, 330ml dituzte, eta latakoak 440ml, «heren bat gehiago». Azken aldian, bide berriak zabaldu dira, esaterako zaporetako sagardoa, suzko sagardoak, sagardo apardunak eta beste haibnat. Munduko hainbat eremutan ohikoak diren motak lantzeaz gain, egungo beharretara egokitzen diren edukiontzietan merkaturatzeko aldaerak barneratu dituzte.