Bio Racer Sariko azkena, bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 18a, 00:00
Argazkia: Martin Early

Bihar bukatuko da pistako txirrindularitzako Bio Racer Saria, Donostian, Anoetako belodromoan. Bederatzigarren eta azkeneko jardunaldian, honako probak izango dituzte, 09:45etan hasita: scratch eta puntuazioa neskek, eliminazioa eta puntuazioa mutil jubenilek, eta tempo eta puntuazioa mutil kadeteek. Naya Mangas hernaniarrak, sailkapeneko hirugarren postua defendatuko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!