Eskubaloia

Aurreneko garaipenaren bila, onenen multzoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 18a, 00:00
Astigarragako kiroldegian ariko dira gaur, Mundarroko neska jubenilak.

Sekulako denboraldia darama­ki­te Mundarroko neska jube­nilek, Gipuzkoako Txapelketan; baina borobiltzea kostatzen ari zaie. Aurreneko fasean bikain aritu eta multzoko aurreneko postuan bukatu ondoren, sei talde onenekin batera ari dira orain, txapeldun izateko lehian. Baina momentuz, jokatutako hiru partiduak galdu dituzte; horietako bi, estu xamar.

Gaur bilatuko dute aurreneko garaipena, etxean, Urnietaren kontra. 16:00etan izango da, Astigarragako kiroldegian, eta herritarren animoak beharko dituzte, irabazteko.

Hernaniko neska jubenilak, berriz, 13-18 postuen lehian ari dira, eta orain arte partidu bat berdindu eta bi galduta, estrei­nako garaipena bilatuko dute haiek ere: Elgoibarren kontra bihar, 11:15etan, IMH ikastegian.

Eta mutil jubeniletan, azke­nik, Oñatin ariko dira her­na­niarrak, bihar 12:00etan, Aloña Mendiren kontra. 15-21 postuen lehian ari dira, garaipen bat eta hiru porrotarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!