Futbola

Etxean ariko dira gaur talde nagusiak, more zein txuri-berde

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 18a, 00:00
Hernaniko jokalari bat bi kontrarioren artean, aurreko asteburuan.

Gaur jokatuko dute mutilen taldeek, eta bihar izango da neska hernaniarren txanda.

Jardunaldi polita izango dute asteburu honetakoa, Hernaniko eta Mundarroko futbol talde nagusiek. Etxean ariko dira txu­ri-berdeak, nesken Euskal Ligan eta mutilen Ohorezko Erregional mailan; eta etxean ariko dira moreak ere, mutilen Erregional Preferenteetan. Gaur jokatuko dute mutilek, 16:30etan Zubipen eta 15:30etan Zarkumendegin, hurrenez hurren. Eta biharkoan izango da nesken txanda, arra­tsaldeko 16:30etan Zubipen.

Partidu erakargarriak dituz­te hiruek. Kontrario zuze­nak izango dituzte aurrean txuri-ber­deek, biek ere, postu bat au­rre­tik duten taldea: Barakaldo neskek, eta Beti Gazte mutilek. Eta irabaziz gero, aurrea hartu­ko diete, sailkapenean.

Mundarrok, berriz, partidu zaila dauka, Deusto hirugarren sailkatuaren kontra. Nabarmen gorago daude donostiarrak, bai­na hori motibazio gehigarria izango da moreentzat, gaurkoan garaipena bilatu, eta gora egiten jarraitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!