Zilegi eskola

Zilegi eskolak, hurrengo astean

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 17a, 00:00

Datorren asterako, Zilegi Eskolak antolatu dira bai Hernanin eta baita Astigarragan ere. Hernanin, Maialen Viaña izango da gai-emailea, eta bi ordutegi daude aukeran: asteartean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara eta asteazkenean, 09:30etatik 11:30etara, Biterin eta AEK Euskaltegian. Astigarragan, berriz, Zilegi Eskolak Tratu Onari buruzko hitzaldia antolatu du, asteazkenean arratsaldeko 19:00etan eta ostegunean goizeko 09:30etan. Izena emateko zilegieskola@aek.eus helbidera idatzi edo Astigarragako kultur etxetik pasa behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!