BOLA

CD Hernani aurrena, Legazpiko tiraldian

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 14a, 00:00

Miguel Aizpuruak eta Ibon Minerrek 46na brila bota zituzten, Taldekakoaren aurreneko saioan.

Igandean hasi zen bola denbo­raldia, Taldekako Txapelketaren aurreneko tiraldiarekin, Legaz­­pin. Eta ondo ekin diote, bai­larako bolariek. Aurreneko pos­­tuan dago CD Her­nani, 247 bri­­­la bota baitzituzten taldeko bola­riek. Ategorrieta dago bigarren, 245 brilarekin.
Elur Txori, berriz, laugarren postuan dago, 231rekin; eta Ur-Mia bosgarren, 225ekin.

Miguel Aizpurua eta Ibon Miner, onenen pare

Hiru taldeetako kideen artean, bereziki ondo aritu ziren Miguel Aizpurua hernaniarra eta Ibon Miner ereñotzuarra. 46na brila bota zituzten, eta laugarren eta bosgarren izan ziren, baina Iñaki Berasategi bigarrenare­kin eta Jon Orekain hi­rugarrena­re­kin ber­din­­duta. Ger­­­man Gere­ñok bota zituen ge­hien (47).
Iñaki Minerrek, berriz, 45 brila bota zituen.

Nesketan, Villabonako Be­har Zana taldea dago aurreneko postuan, 157 brilarekin.

Finalera pasea jokoan, datorren igandean Añorgan

Taldekakoaren bigarren tiral­dia, datorren igandean izan­go dute, Añorgan. Eta bertan bota­tako brilak eta Legazpikoak batuta, jakingo dute zein talde pasako diren A multzotik, urta­rrilaren 25ean Olaberrian jokatuko den finalera.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!