ESKUBALOIA

Berdinketa etxean, Hernaniko neskek

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 14a, 00:00
Hernaniko jokalari bat botatzen, Egiaren kontrako partiduan.

19-19 bukatu zuten Hernaniko neska jubenilek, Egiaren kontra; eta Zumaian galdu, Mundarrokoek.

Etxean jokatu dituzte jardunaldi honetako partidu guztiak, Her­naniko eskubaloi taldeek; eta «asteburu ederra» izan dela nabarmendu du taldeak: «kirol­degiko harmailak gaztetxoz be­teta egoteak, erakutsi du po­sible dela eskubaloiaz gozatzea». 
Eta zaleen bultzada, bereziki neskek aprobetxatu zuten, oso emaitza onak lortzeko. Berdindu egin zuten neska jubenilek, Egiaren kontra (19-19); eta ga­rai­pena eskuratu infan­tilek, Irau­liren kontra (26-16), eta ka­de­te­ek, Mutrikuren kontra (19-17). Neska infantilak, gainera, lider dira beraien multzoan, fase hau bukatzeko partidu bakarra falta zaienean.
Mutilen taldeen emaitzak, berriz, apalagoak izan ziren. Mutil jubenilek galdu egin zu­ten, Egia 3ren kontra, gutxi­gatik (33-36); eta porrota jaso zuten mutil kadeteen bi taldeek ere, Bidasoaren (29-32) eta Arra­sateren (23-35) kontra. Infantil mailan, berriz, garaipen eta porrota bana.

Mundarrok galdu, Zumaian

Etxean ez, kanpoan aritu dira Mundarroko neska jubenilak, Zu­maian; eta hirugarren porro­ta jaso zuten, Pulpo taldearen kon­tra (27-24).  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!