TXIRRINDULARITZA

Naya Mangas hirugarren, Gipuzkoako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 14a, 00:00
Naya Mangas (eskuinetik hasita hirugarrena), Gipuzkoako Txapelketaren podiumean. Argazkia: Martin Early

Podiumera igo zen hernaniarra, neska juniorretan. 9garren izan zen Iker Iriondo, mutil juniorretan; eta 11garren Tasio Semperena, kadeteetan.

Igandean jokatu zituzten pistako txirrindularitzako Gipuzkoako Txapelketak, Donostian, Anoe­tako belodromoan. Eta podiu­me­ra igotzea lortu zuen Naya Man­gas hernaniarrak. Hirugarren sailkatu zen neska juniorretan, proba guztietan maila ederrean aritu ondoren.
Mutil juniorren mailan, be­rriz, 9garren izan zen Iker Iri­ondo hernaniarra. Eta mutil ka­deteetan, azkenik, bailarako bost txi­rrindularietatik onenak izan zi­ren Tasio Semperena astigar­ta­rra eta Unax Urretabiz­kaia he­r­naniarra, 11garren eta 12garren sailkatuta.

Lau onenen artean Mangas, proba guztietan

Lau proba jokatu zituen Naya Mangasek, eta guztietan aritu zen onenen artean: aurreneko lau postuetan sailkatu zen guztietan, neska juniorrak eta kadeteak elkarrekin zirela. Has­teko, bigarren izan zen scratch proban; laugarren sail­katu zen gero, tempoan zein elimina­zioan; eta beste bigarren postu batekin bukatu zuen txapelketa, puntuazioan.
Horrela, sailkapen nagusiko hirugarren izan zen, 120 pun­turekin, Arene Etxarri (127) eta Garazi Estevezen (125) atzetik.

Scratchean bigarren, Iriondo

Mutil juniorretan, ez zen sail­ka­pen nagusiko one­nen artean izan Iker Iriondo, baina proba batean, sekulako emaitza lortu zuen: bigarren izan zen scratch proban. Gero, 12garren izan zen tempoan zein eliminazioan, eta 13garren puntuazioan, sailka­pen nagusiko 9garren postuan bukatzeko txapelketa, 74 puntu pilatuta.

Maila horretan, Asier Pozo izan zen onena, 126 punturekin, Haritz Sein (116) eta Haimar Etxe­barriaren (113) aurretik.

Aner Zilbetik bigarren postua, kadeteen tempoan

Mutil kadeteetan izan ziren Urumea bailarako partehartzai­le gehien; guztira, bost txirrin­dulari: Tasio Semperena asti­gartarra; eta Aner Zilbeti, Ekhi Muñoz, Unax Urretabizkaia eta Markel Rodri­guez hernaniarrak.

Lau proba jokatu behar izan zituzten haiek ere. Eta aurre­nekoan, tem­po proban, lortu zuen emaitzarik onena, Zilbetik: bigarren sailkatu zen her­na­­ni­arra, Beñat Garaiarren atze­tik (Gipuzkoako txapeldun izango ze­na bukaeran). 11garren egin zuen Urretabizkaiak, 14garren Muñozek, 18garren Semperenak eta 27garren Rodriguezek.

Scratchean, berriz, Rodriguez izan zen onena, 9garren egin­da, eta segidan sailkatu zen Semperena, 10garren. 17garren eta 18garren izan ziren Urreta­bizkaia eta Muñoz, eta 22garren Zilbeti. Ezin izan zuten bukae­rara arte iraun, eliminazio pro­ban; eta 10garren eta 11garren izan ziren Semperena eta Urre­tabizkaia, hurrenez hurren. 17garren sailkatu zen Rodriguez, 19garren Muñoz, eta 26garren Zilbeti. Eta puntuazioan, azke­nik, Urretabizkaia eta Muñoz izan ziren onenak, 9garren eta 10garren. 14garren egin zuen Zilbetik, 15garren Rodriguezek, eta 18garren Semperenak.
Emaitza guzti horiekin, Sem­­perena izan zen sailkapen nagu­siko aurrenekoa, 11garren postuan, 50 punturekin; eta puntu berberak eskuratuta izan zen 12garren Urretabizkaia. 14ga­rren sailkatu zen Zilbeti, 40 pun­­turekin; 16garren Rodriguez, 33 punturekin; eta 21garren Muñoz, 26 punturekin.
164 punturekin izan zen txa­peldun Beñat Garaiar, Ene­ko Aro­zena (132) eta Daniel Fur­sen­coren (102) aurretik.
Neska kadeteen eta 23 urtez azpikoen txapelketak ere jokatu ziren, bailarako partehar­tzaile­rik gabe; eta Amaia Astarloa eta Eukene Larrarte izan ziren one­nak, hurrenez hurren.

Bio Racer Sariaren azkeneko jardunaldia, igandean

Beste zita garrantzitsu bat izan­go dute datorren asteburuan ere, pistako txirrindularitzan. Izan ere, Bio Racer Sariaren 9garren eta azke­ne­ko jardunaldia joka­tuko dute, igandean 09:45etan hasita, Do­nostian bertan.

Scratch eta puntuazio probak jokatuko dituzte neskek; elimi­nazio eta puntuazio probak mu­til juniorrek; eta tempo eta pun­tuazio probak mutil kadeteek. Sariko hirugarren postua dauka jokoan, Naya Mangasek.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!