Saskibaloia

Urtea bukatu bezala hasi dute berria, Mundarrok eta Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 14a, 00:00
Aurrea hartu zuen Hernanik, azken laurdenean.

Derbia jokatu zuten mutilen bi taldeek larunbatean, eta Hernanik irabazi zuen, 59-64. Mundarroko neskek 57-49 galdu zuten Axularren kontra.

Bizitasun haundiko derbia jokatu zuten Mundarro eta Hernaniko mutilen gorengo taldeek. Etxean aritzeak indartsu hasteko aukera eman zien astigartarrei, eta aurreneko laurdenean aurretik aritu ziren. Hernanik, ordea, argi zeukan borrokarako prest atera zela kantxara, eta bigarren laurdenean berak egin zituen tanto gehiago, markagailuan aurrea hartuz.

Hirugarren eta laugarren laurdenetan ere dantzan jarri zuten markagailua, jokalariek. Berriro ere Mundarro aurreratu zen, hasieran. Baina azken laurdenean erabaki zen partidua, eta bost tantoko aldearekin, Hernanik aurrea hartu eta poltsikoratu egin zuen garaipena, 59 eta 64.

Horrela, urtea bukatu bezala hasi dute bi taldeek berria:  garaipenarekin Hernanik, eta porrotarekin, Mundarrok. Bi taldeen arteko aldea, hala ere, ez da haundia, sailkapen orokorrean. Mundarrok 17 puntu dauzka, eta 12garren dijoa. Hernani, berriz, 9garren, baina puntu bakar bat gehiagorekin.

Neskei dagokionez, Mundarrok galdu egin du 57-49 Saski Axularren kontra, baina bosgarren postuari eusten dio. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!