ESKU PELOTA

Iruñean eta Zumaian, Salaberria eta Olaizola

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 11a, 00:00

Bigarren itzulia hasiko dute, Labriten goizuetar gazteak, gaur 17:45etan; eta Aitzurin beteranoak, bihar 17:00etan.

Asteburu honetan ekingo diote Iker Salaberria eta Aimar Olaizola goizuetarrek, binakako txapelketaren bigarren itzuliari.
Iruñeako Labriten jokatuko du Salaberriak gaur 17:45etan, Garmendiarekin, Egiguren V eta Erostarberen kontra. Zazpi par­ti­­dutik bi irabazita, bigarren itzu­li borobila osatu behar dute, aurrera egin nahi badute.
Olaizola, aldiz, Zumaiko Aitzurin ariko da bihar, 17:00etan. Urrutiko­etxea lagun, Bengoetxea VI eta Mari­­ez­kurrena IIren kontra ariko da. Egoera berean dago bera, zazpitik bi irabazita.
Afizionatuen mailan, berriz, Gipuzkoako Trinkete Txapelketaren semifinalak jokatuko dituzte gaur, Iruran, bost hernaniarrek: Mattin Arluziaga, Unai Etxarri, Oinatz Insausti, Mikel Lasa eta Unai Alvarez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!