PALA

Torneo berriak martxan, bailarako palistentzat

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 11a, 00:00

Euskal Herriko Ligan ariko dira Iriondo, Barrenetxea, Kerejeta eta Mazizior.

Euskal Herriko Ligari eta Udaberriko Txapelketari ekingo diete asteburuan.

Bi txapelketa berri hasiko dituzte bailarako palistek, asteburu honetan: Udaberriko Txapelketa eta Euskal Herriko Liga.
Gipuzkoa mailan jokatuko dute Udaberrikoa, Hernaniko eta Astigarragako neska-mutilek. Mundarroko mutil nagusiek Tolosako Beotibarren jokatu­ko dute gaur, 12:00etan, Tolosaren kontra. Eta neska jubeniletan, Hernaniko bi talde elkarren kontra ariko dira herrian, gaur 15:00etan; eta Zumaiako Aitzurin ariko da hiru­garren talde bat, goizeko 10:00etan, Zumaiaren kontra.
Euskal Herriko Ligan, berriz, neska nagusiak, jubenilak eta kadeteak ariko dira. Nagusietan, Iruñean jokatuko dute gaur Amaia Irazustabarrenak eta Ariane Arrietak, 17:00etan, Oberenaren kontra. Eta jubenil zein kadeteek, sistema berezia izan­go dute: ligaxka eta kanporaketak jokatuko dituzte, txapelketako jardunaldi bakoitzean. 
Aurrenekoa Arabako Abetxukon jokatuko dute Enara Mazizior eta Garazi Urdangarin jubenilek, gaur 16:00etan; eta Gure Pilotaren kontra ekingo diote, final laurdenetan. Eta Maddi Iriondo, Alaitz Barrenetxea eta Ane Kerejeta kadeteek, berriz,  Hernanin hasiko dute txapelketa, gaur 17:00etan; ligaxka eta finala jokatuko dituzte, Elorrio eta Ataunekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!