Bihar hasiko da bola denboraldia, Legazpian

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 11a, 00:00

Ereñotzuko bolatokian jokatuko da Euskadiko Txapelketa, aurten.

Aurreneko tiraldia izango dute Taldekako Txapelketan, Ur-Miak, CD Hernanik eta Elur Txorik, goizean zein arratsaldean.

Martxan jartzeko prest dira, Hernaniko eta Ereñotzuko bola­riak. Bihar bertan hasiko dute denboraldia, eta Taldekako Txa­pelketarekin ekingo diote.

Her­naniko Elur Txorik eta CD Her­nanik, eta Ereñotzuko Ur-Miak hartuko dute parte, eta A multzoan ariko dira hiruak, Behar Zana, Danantzako eta Ategorrietarekin batera. Legaz­pian dute estreinako ti­raldia bihar, 09:00etatik 11:00etara eta 16:30etatik 17:30e­tara. Bigarrena hilaren 19an izango da, Añor­gan, eta multzoko talde onenek, finala jokatuko dute urtarri­la­ren 25ean, Olaberrian, B mul­tzo­ko onenekin.

Hortik aurrera, Binakako Txa­pelketari ekingo diote, hiru el­karteetako bolariek; eta Her­nanin izango dute aurreneko ti­raldia, urtarrilaren 26an. Hiru tiraldi eta Altzan jokatuko den finala izango dira, Binaka­koa­ren kasuan.

 

Euskadiko Txapelketa Ereñotzun, ekainaren 6an

Banakako txapelketei, berriz, otsailaren 16an ekingo diete. Lehendakari Txapelketa joka­tuko da aurrena, bost tiralditan; Gipuzkoako Kopa gero, beste bost tiralditan; eta Gipuzkoako Txapelketa ondoren, maiatzaren 16an Zerainen.

Baina urteko zitarik garran­tzitsuena, Ereñotzun izango da aurten: Euskadiko Txapelketa jo­katuko da, ekainaren 6an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!