Futbola

Mutilen talde nagusiak etxean, eta Hernaniko neskak Erandion

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 11a, 00:00

Erandioren kontra jokatuko du Hernanik, nesken Euskal Ligan.

Gaur arratsaldean ariko da Mundarro Zarkumendegin, eta bihar goizean Zubipen Hernaniko mutil erregionalak. Euskal Ligako neskak, bihar.

Ez zuten modurik onenean hasi urtea, joan den asteburuan, bai­larako futbol talde nagusiek. Eta horri buelta emateko asmoz, etxean ariko dira oraingoan, mutilen talde nagusiak. Herna­niko neskek, aldiz, kanpoan jo­katuko dute berriro. Erandioko San Lorenzo zelaian ariko dira, bihar arratsaldeko 18:30etan, Erandioko Betiko Neskak taldea­ren kontra.

Ohorezko Erre­gio­nal mailan, be­rriz, Zubipen jokatuko dute mu­til txuri-berdeek, bihar arra­­tsaldeko 16:30etan, Anaitasuna­ren kontra. Eta Zubipen ariko dira Liga Nazionaleko mutil ju­benilak ere, bihar eguerdiko 12:00etan, Danok Baten kontra.

Gaur jokatuko duena Mun­darro da, mutilen Erregional Pre­ferenteetan: Roteta hartuko du, 15:30etan Zarkumendegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!