Saskibaloia

Urtea hasteko derbia Astigarragan, Mundarroko eta Hernaniko mutilek

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 11a, 00:00
Santo Tomas Lizeoaren kontra jokatu zuen azkenekoz etxean, Mundarrok. Derbia izango da gaur, bertan.

Gaur arratsaldeko 18:00etan jokatuko dute, kiroldegian. Mundarroko neskak, berriz, Saski Axularren kantxan ariko dira, ordu berean.

Urte bukaera txarra ahaztu eta berriari ondo ekiteko asmoz, gaur bueltatuko dira lehiara, mutilen talde nagusiak, Gipuz­koako 1go mailan. Eta partidu berezienarekin ekingo diote, gai­nera: derbia jokatuko dute, gaur arratsaldeko 18:00etan hasita, Astigarragan.

Ez dira denboraldiko unerik gozoenean iritsiko, Mundarro eta Hernani. Azkeneko partidua irabazi zuten hernaniarrek, bai­na aurreko seiak, ordea, galdu. Astigartarrek, berriz, azkeneko hiru partiduak galdu dituzte. Hori horrela, launa garaipene­kin daude berdinduta, 11garren eta 12garren; eta beheko pos­tu­etatik ihes egiteko beharra daukate biek.

Oso bestelako egoera daukate Mundarroko neskek, Gipuzkoa­ko bigarren mailan. Zortzi par­ti­dutik sei irabazita, hirugarren postuan daude; eta 2019ko azke­neko partiduan 45-6 irabazi on­doren, gogotsu ekingo diote urte berriari. Saski Axular taldearen kantxan ariko dira gaur, arra­tsaldeko 18:00etan, Do­nos­tiako Pio Baroja kiroldegian. Bi garai­penekin daude donostiarrak.

Gainerako mailetan ere, as­te­buru honetan bueltatuko dira lehiara, Mundarro eta Hernani. Mutilen Gipuzkoako hirugarren mailan, Lasarte-Orian ariko da Hernani, gaur 18:00etan, Osta­darren kontra; eta Alegian Mun­darro, gaur 17:00etan, Elorri Aldapa taldearen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!