Hilaren 14an bilduko da emakumeen taldea

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 11a, 00:00
Argazkia: Erran

Datorren asteartean, Areso, Goizueta, Arano eta Leitzako emakume taldeak bilduko dira, Leitzako udaletxeko Ludoteka gelan.

Lurralde berriak esploratzeko ataria eskaini nahi diete Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako emakumeei, eta horretarako Emakumeen taldea sortu zuten. Aurreko urtean, azaroaren 26an bildu ziren eta datozen zitak, urte berriarekin batera datoz, hala nola; datorren asteartean, otsailaren 11n, martxoaren 10ean, apirilaren  28an eta mai­atzaren 26an izanen dituzte, hau azkena izanik.

Biltzeko ordua, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartekoa da, eta ez da ordaindu beharrik. 

 

44-55 urte bitarteko emakumeentzat

Antolatzaileek adierazi dute, 44-55 urte bitarte dituzten emakumeei zuzendutako solasaldiak direla, beraz bertaratzeko dei egin dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!