Dobera Euskara Elkartea

Negulekuetan goxo, Ereñotzu eta Hernaniko 26 gaztetxo

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 8a, 00:00
Tilosetan egin zituzten hainbat proba, ereñotzuar eta hernaniarrek.
Lehiaren gainetik, elkarrekin ondo pasatzea izan zuten helburu.
 

Gabonetako oporraldian Negulekuak jarri ditu aukeran beste urte betez Dobera Euskara Elkarteak. Bi txanda egin dira, bai Hernanin eta baita Ereñotzun ere, eta bertan ibili diren 26 gaztetxok aukera izan dute hainbat tailer, jolas eta irteeratan aisialdiaz euskeraz gozatzeko. Berrikuntza bet ere izan da: ostegunean, Ereñotzu eta Hernaniren arteko probak egin zituzten Tilosetan. Baina denak izan ziren irabazle, lagun giroan arituta!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!