Literatura

Ume eta helduek saioak, liburutegian

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 7a, 00:00

Urteko aurreneko literatur solasaldia antolatu du Hernaniko Udal Liburutegiak biharko; 19:30etan hasita, R. Bolaño idazlearen Estrella distante liburuaz ariko da Ane Mayoz dinamizatzailea, gaztelaniaz. Haurrei zuzenduta, berriz, irakurketa klubeko aurreneko saioa egingo da etzi, ostegunean, 17:30etan. Begiralea Mari izango da, eta 3-5 urte arteko haurrei eta gurasoei zuendutako saioa izango da. Espazio muga dela-eta, gonbidapenak eskatu behar dira aurrez. Astigarragan ere, umeentzako ipuin orduarekin hasiko dute urtea, ostegunean, baita ere. Lur Kortak Betiko Ipuinak kontatuko ditu 18:00etatik 18:45etara, 3 urtetik gorako umeentzat. Kasu honetan ere, gonbidapenak aurretik eskatu behar dira.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!